Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko Aitor Etxaburu komunikabideen aurrean agertu da gaur Ligako hasiera dela eta, bere taldeak larunbatean Bidebietan (19etan) igo berri den KH7 BM Granollers hartuko duelarik (José Manuel Iniesta eta Miguel Martín Soria, valentziarrak). Etxaburuk arnasa hartu duela onartzen du “burutik Rocasa kendu dugulako, aurredenboraldi gogorra izan da mentalki”. “Ligan pentsatu ere ez dugu egin” halere Superkopan lortutako garaipena “garrantzitsua ez titulua delako baizik eta lasaitasuna ematen dizulako Ligara begira prestatu duzun horretan sinisteko”. Ligako hasieraz galdeturik, Etxaburuk adierazi du “hasiera tranpa” dugula, izan ere, Bera Bera igo berri den talde bat izango du aurrean eta bigarren jardunaldian, ohorezko mailari azken unean eutsi dion Kordobak, alegia. “Faborito garela eta Ligako txapeldun gisa ardurapean aritu beharko digu igo berri den talde baten aurka” gogoratu du. Bere ustez, aurten “guk geuk eta klubak jarritako itxaropenei aurre egin behar diogu eta gure inguruan sortu direnak baretu”. Halere, Hondarribian bizi den entrenatzaileak ohartarazi du “Superkopan nabarian gelditu dena da hobetzeko aukera asko dugula eta horretan gaude, Superkopan erakutsi genuen baliabideak, horietako asko onak, Ligan ez dira nahikoak izango”. Etxaburuk berretsi du Bera Berak “guztia izango ditu helburu, Europan ere ttukun aritzea, baina horrek ez dizu garaipenak bermatzen. Klubari gehien interesatzen dion titulua Liga da”. KH7 BM Granollers taldeaz galdeturik, Etxaburuk dio “multzo sendoa osatzen dute, urteak daramatena elkarrekin, eskubaloira ondo jokatzen duena”. “Batez ere bere jokuari aurre egin behar diogu, lehiaketa honetan debuta egingo duenez motibaturik etorriko dena eta gure kontra galtzen ezer ez duena”. Horregatik, bere iritziz “errespetu osoz eta umil partida berdintsua espero dut Granollersek baliabide ugari dituelako, defentsan sendo dago, oso ondo zuzenduta, kontraerasora azkar ateratzen dena, sistematikoa da eta oso ondo landuta. Berezko gauza bat du, kataluniar eta andaluziar eskoletako ezaugarri bat niretzako, kontinunitate handia du, barneraketak egiteko gaitasuna eta hegaletan golak egiteko erraztasuna”. Hori dela eta, ohartarazi du taldea “Granollersen aurka ez dugu lan gehiago egingo, baina gutxieneko bat behar dugu”. “Konzentrazio eta motibazio maila ona izateko partida bati heltzeko aurretik norberak egin behar duen lanean dago eta ondoren taldearen menpe eta hori lehiaketan behin eta berriz agertzen da” adierazi du. Bere taldeaz galdeturik azpimaratu du “espero baino beherago gaude”. Eta azalpenak ematen ditu. “Fisikoki taldea ondo dago, lan ona egin dute, guztiak atletak dira eta ondo jasan izan dute baina taktikoki, zenbakiak jartzearren bost bat ematen diot taldeari baina zazpira iritsi nahi nuen garai honetan”. Bere ustez “hobetzeko asko dugu”, Superkoan “kalitatea eta pistan egoten jakiteagatik partida gure aldera eraman genuen. Hori ondo dago final bati begira baina ligan ez da nahikoa. Oraindik iritsi gaitezkeen mailatik urrun gaude” adierazi du. Larunbatari begira gainera Esther Arrojeria eta Ana Martínez baja izango dira. Usurbildarrari asteazkenean erresonantzia egin zioten, bihar emaitzak jasoko dira eta Ana Martínez tendinitisa jota dago belaunean eta atsedena hartuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores