Bera Bera

Select your language

Rocasa Ace Gran Canaria eta BM Porriño taldeek 2014-15 liga irekiko dute datorren ostiralean, hilak 12, Telden. Adituen esanetan aurten berdintasuna izango da nagusi, izan ere, badira taldeak asko indartu direnak eta beste batzu iazko zutabeak mantentzen dituztenak. Harrigarria bada ere, iaz aurreneko bost taldeen artean partida ugari izango dira aurreneko jardunaldietan. Arestian aipaturikoaz gain, A Guardan Mecalia Atlético Guardés taldeak Helvetia Alcobendas hartuko du larunbatean 19 etan. Ordu berean, Bidebietan, Bera Berak ikasturtea irekiko du aurreneko aldiz ohorezko mailara igo berri den KH7 BM Granollers taldea hartuz. 2002-03 eta 03-04 denboraldietan Bera Bera gidatu zuen José Luis Villanueva entrenatzaileak zuzentzen du aurten Granollers. Aitor Etxabururen jokalariek adi egon behar dute etxean izan ere hirugarren jardunaldian BM Porriño bisitari izango da Bidebietan eta 5. Jardunaldian, Helvetia Alcobendas. Madrildarrek eta galizarrek etxetik kanpo osatu behar duten ligako hasiera benetan zaila da, izan ere, Alcobendasek A Gaurda, Telde eta Donostiara egin behar dute bidaia eta Porriñok, Telde eta Donostia. Talde indartsuak Superkopan nabarian gelditu zen bezala, Rocasak zutabe nagusienak mantendu ditu eta jokalari gazteei minutuak eskaintzen dizkie, Carmen Toscanori esate baterako. Gehien indartu den taldea Mecalia Atlético Guardés da. Manu Etayoren taldeak Naiara Egozkue eta Nuria Benzal fitxatzeaz gain, Angolako jokalari internazionalak bereganatu ditu eta Inés Hernández, iaz Kordoban oso denboraldi ona burutu zuena. BM Porriñok Dapena ahizpak hartu ditu, Andrea eta Alba, Susi Sánchez atezaina eta Anabel Mateo jaurtitzailea. Aitzitik, Abel Estévezen taldeak Isa Bastero, Alicia Fernández (Aula Cultural) eta Maialen Múgica, orain Bera Beran, galtzen ditu. Bestetik, Helvetia Alcobendasen baja dira Paula García (Míos), Olga Iglesias eta Maite Zugarrondo (Bera Bera) eta Castelldefelesen Judith Sans eta Valladolideko Aula Culturaleko Raquel de la Cruz fitxatu ditu. Zoritxarrez Nora Azurmendi donostiarrak lesio larri izan du aurredenboraldian, lotailuak apurtuz. Aula Cultural de Valladolid eta Canyamelar Valencia taldeek ez dute aldaketa handirik plantilletan; bai, ordea Elche Mustang taldeak. José Ignacio Prades entrenatzaileak Nitsan Dunay (Bera Bera ohia) eta Mar Alicante ohi Marizza Faria, Lene Tobiasen eta Anna Vicente fitxatu ditu. Antzekoa Bizkaian gertatu da, izan ere, Kukulluga Etxebarritik hartu ditu Nerea Elizegi, Maialen Agirregomezkorta, Ainhoa Azaola eta Leire García. Eta Adesal Córdoba taldeak ohorezko mailan lekua berreskuratu aurretik, Clínicas Rincón Málagak Bea Puertas, Jennifer Gutiérrez eta Paula Valdivia jokalariekin egin zen, igoera lortu zuen taldea mantantzeaz gain, BM Granollers bezala, hain zuzen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores