Hamargarrrena eskuetan du Bera Berak
Pasa den larunbatean Guadalajarako Multiusos kiroldegian lortutako garaikurra hamargarrena da aurtengo denboraldian ohorezko mailan 25 urte beteko dituen Bera Berarentzat.
2012ko irailaren 1etatik donostiarrek zazpi titulu eskuratu dituzte: hiru Superkopa, bi Kopa eta bi Liga. Hau da, Estatu mailan jokatutako titulu guztiaren jabe egin da: Supercopa (42-18) Itxakori Bidebietan; 25-24 Rocasari Gascan (2013ko irailaren 4an) eta Guadalajarakoa Rocasari (23-20). Kopako finaletan kanariarrak izan ziren aurkariak ere bai: Porriñon 2013ko otsailaren 24ean eta Alcobendasen aurtengo martxoaren 16an (26-21). Horrez gain, 2012-13 eta 2013-14 denboraldietako ligak eskuratu dituzte. Eta hori dena plantilla pixkanaka pixkanaka aldatzen, hau da, 2012ko Superkopan aritu ziren 14 jokalarietatik, egun zazpi gelditzen dira.
Ohorezko mailako talderik historikoena izan arren, Bera Berak 2007ra arte itxaron behar izan zuen Kopako titulua altxatzeko. Valentziako L’Elianan izan zen Mislatako Cementos La Unión Ribarroja (25-22) gainditu zuelarik, orduan jokalari-entrenatzaile zena Tati Garmendia neumoniak jota ospitalera eraman zutenean finala bezperan. Hurrengo urtean, otsailaren 27an,Bidebietan ospatu zen Superkopan Bera Berak berriro ezhustean harrapatu zuen Ribarroja (21-18) eta 2009. urtean bigarren kopa iritsi zen. Alancanteko Monóvarren izan zen, Eldaren aurka (25-19) Verónica Valverdek eta Lacrabère jokalariek bostna gol sartu zutelarik. Finalerdietan Itxako gainditu zuen Bera Berak (21-20) Tati Garmendiak zazpi gol sartu zizkion aurreneko Liga eta EHF eskuratu zituen Lizarrako taldeari.
Bera Berak 2012. urtera arte itxaron behar izan zuen berriro Kopako finala jokatu ahal izateko (apirilaren 15ean), Altean Itxako handiaren aurka galduz (26-35). Denboraldi horretan, Bera Berak azpitxapeldun gelditu zen aurreneko aldiz, Champions Leagueko atarikoa jokatzeko aukera lortuz.
Hamargarren tituluarekin, Bera Berak Itxako harrapatu du estatu mailako txapelketan, izan ere nafarrek lau Liga (2008-09, 09-10, 10-11 eta 11-12), hiru Kopa: 2010, 11 eta 12 eta hiru Superkopa (2009, 10 eta 11) eskuratu zituzten. Oraindik ere zaila da Itxako harrapatzea, 2009ko EHF lortu baitzuen.