Bera Berak Zuazo Barakaldo gainditu du Bidebietan (33-17)
Bera Berak berriro ere Prosetecnisa Zuazo Barakaldo gainditu du, oraingo honetan Bidebietan ospatu den lagunartekoan, aurrendenboraldiko hirugarrena, hain zuzen (33-17).
Partida hasiera traketsa ostean, donostiarrek aurredenboraldian barkatzen diren akatsak ondoen aprobetxatzea jakin izan zuten (10. Min. 2-0). Bera Berak Elorza, Núñez, Azanza eta Menéndez kokatu zituen erdian, horma gogorra suposatu zuelarik Ahedo, Elizegi eta Bonillarentzat, Zuazoren erasoa zuzentzen zutenak, alegia.
Eta gipuzkoarrak lasaitu zirenean kontraerasora irteteko aukera izan zuen, Tempranok ondo zuzenduta (21. min 10-1) eta Pinedok gauzatuta (lau gol). Udane Rodríguezek ordezkatu zuen asturiarra atepean atsedenaldira heltzeko hamar minutu falta zirela eta oso geldiketa onak egin zituen donostiarrak. Bera Bera defentsan sendo zegoen baina erasoan, ilun (13-5, atsedenaldian).
Aitzitik, bigarren zatian, Bera Berak eraso jokuan gehiago asmatu zuen pibote posizioetan lotura interesgarriak lortuz. Amaieran 33-17, defentsan sentsazio onak, Zugarrondorentzat minutuak eta Andrea Zalduarentzat ere bai, Bera Berarekin entrenatzen ari den Zarautz taldeko jokalariak bi gol sartu ditu.
Bera Bera 33, Zuazo Barakaldo 17
Bera Bera 33 (13+20): Temprano, Ezkurdia (3), Menéndez (1), Arizaga, Azanza (1), Núñez (5) eta Ziarsolo (5, 2p) –titular- Elorza, Arrojeria (2), Pinedo (4), Múgica (3), Etxeberria (1), Ederra (3), Martínez (3), Zaldua (2), Rodríguez (o.a.) eta Zugarrondo (o.a.)