Abonamendua 14-15: Igoerarik gabe eta beste aukera berritzailea
Emakumezkoeen ohorezko mailan 25. denboraldia betetzear dagoela, zalegoei abonamendua ez igotzea erabaki du Bera Bera Eskubaloiak, ondorioz, 65 euroei esker Ligako 13 partida eta EHFko direnak ikusteko aukera egongo da. 10 eta 12 urte (biak barne) bitarteko gazteek eta jubilatuek, 35 euro ordainduko dute eta 10 urtera bete ez dutenek dohainik sartuko dira.
Horrela, Bera Berak azkeneko denboraldietako salneurriak mantendu ditu. Halere, beste erabakiak hartu ditu. Alde batetik, familiarrei zuzendutako abonamenduari heldu dio aurten ere, hau da, 130 eurotan, bi heldu, gazteak eta jubilatuak sar daitezke. Horrez gain, partidako sarrerak euro bat igo ditu, ondorioz, zortzi eurotan izango dira salgai (gaztentzat eta jubilatuentzat, lau euro). Eta beste aukera da 30 eurotan Ligako bost partida ikusi ahal izatea (gazteak eta jubilatuek, 15 euro), hau da, interesatuak aukeratuko lituzke norgehiagokak Europakoak izan ezik.
Horrez gain, Bera Berako abonua eskuratzen duenak merchindisingean deskontuak izango ditu, eta beste era batekoak, Eroski Bidaiaken eta AVIA gasoldegietan.
Azkenik, Donostian goi mailako eskubaloia eskaini duenez azkeneko 25 urtetan, Bera Bera ekimen baten inguruan hausnarketa burutzen ari da.
Biharko lagunarteakoan (Bidebietan, 18,15etan, Zuazoren aurka) izena emateko orrialdea betetzeko aukera izango da. Era berean, helbide elektronikoaren bidez ere jaso daiteke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua helaraziz edo Bidebietako bulegoetatik pasatuz (9etatik 13etara).
Guadalajarako Superkopa ostean, Bera Berak Liga Bidebietan irekiko du irailaren 13an KH7 BM Granollers taldearen aurrean.