Maite Zugarrondo: “Etorkizuneko taldea da Bera Bera”
Bera Berako jokalari gisa komunikabideen aurrean egin den aurkezpenean, Maite Zugarrondo atezaina “oso pozik” agertu da “hemego deirik espero ez nuelako”. Bera Berak uztailaren 28an baieztatu zuen fitxaketa, iruñarra Espainiako unibertsitate mailako selekzioarekin zegoela, Portugaleko Mundiala prestatzen.
25 urteko jokalaria, Silvia Navarrorekin batera aritu zen Zugarrondo Itxakon eta azkeneko bi denboraldiak Helvetia Alcobendasen egin ditu. Adierazi duenez “entrenatzeko gogokin nago, gauzak ondo egiteko irrikan eta tituluak helburu”. Espaniako selekzioak bostgarren postua lortu zuen Mundialaren inguruan, Zugarrondoren iritziz “sensazioak hartzeko baliagarria izan da eta aurredenboraldirako bultzakada bat”.
Taldekide berriaz galdeturik, Zugarrondok “etxean bezala nago” aitortu du, “talde irekia eta oso jatorra da, nire ustez ahalik eta azkarren integratuko naiz, moldatu eta hori guztia pistan agerian utzi”. Helburuei buruz iruñarrak argi du “hasteko lana egin behar da eta ondoren, tituluak bilatu”. Halere, aitortu du Portugalen selekzioarekin Rocasako Lujan eta Almudena Rodríguezekin izan dituela txantxarako tartea Superkopa dela eta.
“Bera Bera etorkizun talde gisa” ikusten du Zugarrondok, “non, proiekzioa izateko aukera dudan”. “Jende gaztearekin lanean ari dira, etxeko jokalariekin jarraitzeko asmoa dute eta lana egiteko irrikan nago”. Horregatik, ziurtatzen du “guztia emango dudala, lan asko, kalitatezko minutuak eta aldagelan, nahi dutena” dio barrez.
Bestalde, Aitor Etxaburu entrenatzaileak Zugorrondoren beharra azaldu du “postu hori indartu behar genuelako, izan ere, Bera Berak lehiaketa ugari dituelako aurrez aurre”. Horrela, Maite “profilarekin bat dator, gertukoa, gaztea, etorkizuna duena eta bermea ematen duena”.
Horrez gain, Etxaburuk azpimarratu du iruñarreren “ilusioa, etortzeko gogo handia adierazi digulako”. Era berean entrenatzaileak adierazi du pozik dagoela Maria Akuña eta Udane Rodriguez atezain gazteek betetzen ari diren lanarekin.