Eskarmentuari heldu dio Bera Berak Aulari Peñafielen irabazteko (22-26)
Bera Bera Eskubaloiak Peñafiel hiriko bigarren txapelketa eskuratu du (22-26) Valladolideko Aula Cultural taldea gaindituta Valladolideko hiriko udal kiroldegian ospatu den lagunartekoan.
Aurredenboraldiko bigarren frogan, Aitor Etxaburuk plantilla osoa izan du prest Aula Cultural taldeari aurre egiteko, iazko ligan oso joku alaia egin zuena. Halere, Patri Elorzak ordu laurden bat jokatu du bakarrik bizkarrean duen mina ez areagotzeko eta María Akuñak ezin izan du parte hartu orkatila bihurritu duelako.
Data hauetan gertatu ohi denez, partidak gorabeherak izan ditu eta markagailuan donostiarrek ia beti aurretik joan arren, Valladolideko jokalariek ez diote lehiari muzin egin, joku erraza bezain eraginkorra betez.
Etxetik kanpo Helvetia Alcobendas gainditu berri duen taldea hasieratik menperatu du Bera Berak. Halere 7-1 partzialari esker, pibotearekin lotura aurkituz markagailua irauli egin zuen Aulak. Lehenengo zati amaiarean gipuzkoarrak berriro nagusi (12-14), gauza bera eginez, pibotearen bidez, alegia.
Bigarren zatian, Bera Berak aldeak mantendu zituen 6-0 defentsari esker. Halere, erasoan egindako galderak Aulari bizitza eman zien, partida amaitzeko 11 minutu falta zirela (20-20) lagunartekoa berdindu zuelarik. Aitor Etxaburuk hutsartea eskatu zuen eta gipuzkoarrek bi gol besterik ez zuten jaso.
Ondorioz, oso froga positiboa, talderaren eskarmentuak eta kalitareak erabaki zutena azken unean. Maialen Múgica –oso lan ttukuna defentsan- eta Maite Zugarrondo, -lehenengo zatian aritu zen- jokalarientzat aurreneko minutuak eta hurrengo lagunartekoa larunbatean Bidebietan 18,15 etan Zuazo Barakaldoren aurrean.
Partidaz aparte, plantillak Peñafiel ez ezik Protos Bodega ere ezagutzeko aukera izan du.
Aula cultural 22 – Bera Bera 26.
Bera Bera 26 (14+12): Zugarrondo, Pinedo (3), Elorza, Menéndez (2), Arrojeria (2), Arizaga (1), Núñez (4), Martínez (4), Ederra (5), Etxeberria (1), Ziarsolo (1), Azanza (1), Múgica, Ezkurdia (2), Temprano (o.a.)
Epaileak: Jose Reyes eta Fernando Ocuel
Kanporaketak: Núñez, Menéndez eta Arizaga Bera Beratik.
Partzialak: 1-3, 3-6, 6-7, 9-7, 11-10, 12-14 –atsedenaldia- 15-16, 16-19, 17-20, 20-21, 22-23 eta 22-26