Aurredenboraldiko bigarren froga. Bera Berak bihar Peñafielera egingo du bidaia, Valladolideko Aula Culturalen aurka lagunartekoa jokatzeko, iaz ligan ezustekoa eman zuen taldea, hain zuzen. Partida Valladolideko hiri honetako kiroldegian ospatuko da 18,30etatik aurrera.
Lagunartekoa baino lehen, Peñafiel ezagutzeko aukera izango du taldeak, bazkaldu eta berehala Protos bodegari egingo dio bisita non Aula Culturaleko jokalariekin bat egingo duen.
16 jokalarik egingo dute bidaia. Horien artean, aurreneko aldiz arituko dira Maialen Múgica albokoa eta Maite Zugarrondo atezaina, azken fitxaketak, alegia. Era berean, taldearekin bat egingo dute María Núñez eta Ana Martínezek. Lau jokalari hauek ez ziren Barakaldon izan, ondoriz, larunbateko taldearekin konparatuz gero, Donostian geldituko dira Olatz Ramón pibotea eta Udane Rodríguez atezaina.
Bera Berak hurrengo lagunartekoa Bidebietan jokatuko du larunbatean, abuztuak 23, 18,15etan Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka.
Argazkia: Valentín González de Garibay.