Bera Bera

Select your language

Prestakuntzako bi aste bete ostean, gaur lehenengo frogari ekingo dio Bera Berak Barakaldoko Lasesarreko kiroldegian, Prosetecnisa Zuazo (25-35) aise gaindituz. Aitor Etxabururen jokalariek ez dio aukerarik eman Zuazori partida hasi denetik eta minutuak pasatu ahala bizkaitarrak atzean utzi dituzte kontraerasoak gauzatuz. Entrenatzaile berriak María Nuñez, Ana Martínez, Maialen Múgica eta Maite Zugarrondo Portugalen aritutako jokalariei atsedena eman die. Ondorioz 6-0 defentsa kokatu du Elorza eta Ederra erdian, Amaia Azanza eta Eli Pinedo posizio horretan ere aritu direlarik. Azkeneko urtetan bezala, defentsa gakoa izan da, kontraerasoak eragindu dituenak, batez ere lehenengo zatian (9-19, atsedenaldian). Etxaburuk defentsa sistema hori partida osoan mantendu du, orain arte landutakoa frogatze aldera eta jokalariak errotazioan jarri ditu. Bigarren zatian, gipuzkoarrek aldea handitu dute (44 min, 14-26) Amaia Azanzaren ekarpena medio eskuin albokoan. Horren ostean Bera Berako entrenatzaile berriak minutuak eman dizkie María Akuña eta Udane Rodríguez atezainei, oso geldiketa onak egin dituztenak. Ondorioz, aurredenboraldiko ohiko partida. Hurrengo lagunartekoa Peñafielen burutuko da asteazkenean (18,30etan), orduan, Bera Bera eta Valladolideko Aula Cultural taldeak aurrez aurre. Bera Bera 35 (19+16): Temprano, Pinedo (6), Elorza (2), Menéndez (4), Arrojeria, Arizaga (2), Ederra (4), Etxeberria (1), Ziarsolo (8), Azanza (6), Ezkurdia, Ramon (2), María Akuña (o.a.) eta Udane Rodríguez (o.a.).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores