Larunbatean (18etan, Barakaldon), aurreneko froga Zuazoren aurka
Prestakuntza fisikoa lehentasuna izan den bi aste pasatu ostean, aurreneko froga pistan iritsi da. Larunbatean izango da, abuztuak 16, 18etatik aurrera Barakaldoko Lasesarre kiroldegian eta aurkaria bertako Prosetecnisa Zuazo izango da.
Aitor Etxaburuk lagunartekora aurrendenboraldiko lehenengo egunean izan ziren jokalariak eramango ditu. Hau da, lehenengo plantillako hamar: Ziarsolo, Pinedo, Menéndez, Arizaga, Elorza, Ederra, Temprano, Arrojeria, Etxeberria eta Amaia Azanza etorri berria. Deialdia osatuko dute harrobiko jokalariak: Uxue Ezkurdia, Olatz Ramon, Maria Akuña eta Udane Rodríguez. Eider Lizarbe eta Lur Errekondoren partaidetza kokolan dago. Horrek esan nahi du María Núñez, Ana Martínez, Maialen Múgica eta Maite Zugarrondok atsedena izango dutela, Portugaleko Unibertsitate mailako Munduko txapelketa jokatu eta bostgarren postua bereganatu zutenak.
Bera Berak plangintzarekin jarraitzen du eta abuztuaren 20an Peñafielera egingo du bidaia, Valladolideko Aula Culturalekin aurka lagunartekoa jokatzeaz gain, hiria ezagutuko dute eta Potros bodegari bisita egingo diote. 18,30etatik aurrera izango da partida udal kiroldegian.
Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eta Valladolideko Aula Cultural Gipuzkoan izango dira. Abuztuaren 23an Bera Berak Bidebietan hartuko ditu bizkaitarrak eta abuztuaren 28an, Valladolideko taldeak eta donostiarrek Elgoibarren bat egingo dute. Egun bat lehenago, Orion abuztuaren 27an, Kilometroak egitasmoaren baitan Bera Berak eta Gipuzkoarrez osaturiko talde batek lagunartekoa jokatuko dute eta abuztuaren 30ean (larunbata 12,30etan), agian partidarik garrantzitsuena izango du Bera Berak abuztuan, izan ere, Mios Biganos izango du aurrean Egiako txapelketan, aurten Nely Carla Albertoren taldea, hain zuzen.