Zugarrondo, Núñez, Martínez eta Múgicak taldearekin bat egingo dute
Igandean Unibertsitateko Munduko txapelketan bostgarren postua lortu zuten Portugaleko Guimaraes hirian eta bihar taldearekin bat egingo dute, abuztuaren 4tik prestakuntza abian daramana.
María Núñez, Ana Martínez, Maialen Múgica eta Maite Zugarrondo jokalariek Aitor Etxaburu eta Iker Fernándezekin hitz egin beharko dute prestakuntza taldera egokitze aldera, laurek uztailaren 27an hasi baitzuten konzentrazioa.
Maialen Múgica eta Maite Zugarrondorentzat lehenengo unea izango da taldekide berriekin. Bera Berako lau jokalariak finalerdietatik at gelditu ziren Rumaniaren aurkako partidan azken unean galdu ostean eta bostgarren postuarekin iritsi dira Portugaletik.