Bera Bera Eskubaloiko jubenilak oso txapelketa ederra burutzen ari dira Malagan. Izan ere, zortzi partidetatik, sei irabazi dituzte, bakarra berdindu eta gol bakar batez beste norgehiagoka galdu, hau guztia, Málaga World Handball Cupean.
Horrela, Verónica Valverderen jokalariak multzoko aurrenak dira eta laugarren sailkatua izango dute aurkari final-erdietan, antza, Portugaleko Didaxis bi aldiz gainditu duten taldea. Beste finalerdietan Holandako selekzioa eta andaluziako Pink FBB taldea izango dira aurrez aurre larunbatean bertan finala jokatzeko txartela lortu nahian.