Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak etorkizunaren aldeko apustua egin du plantillako jokalari gazteenak berritzerakoan, horien artean Nagore Arizaga (22 urte), Esther Arrojeria (20 urte) eta Maitane Etxeberria (17 urte). Andoaingo zentrala Nagore Arizagak laugarren denboraldia beteko du lehenengo taldearekin. Bestetik, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria jokalariek minutu asko izan dituzte aurten eta, Alcobendaseko Kopa ostean, Espainiako junior mailako selekzioarekin debuta egin zuten. Etxeberriak datorren uztailean jubenil mailako selekzioarekin Frantzian txapelketa bat jokatuko du eta Finlandian lagunartekoak. Hiru gazte hauek berrituta, Bera Berak bederatzi jokalariak ditu egun plantillan: Eli Pinedo, Patri Elorza, Alba Menéndez, María Núñez, Silvia Ederra, Ana Temprano, iazko denboraldikoak guztiak eta bajak betetzeko atezaina, lehenengo lerroko bat eta posizio bat baino gehiago menperatzen duen beste jokalari baten bila dago taldea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores