Bera Bera Eskubaloiko jubenil mailako taldea Malaga World Handball izeneko nazioarte mailako txapelketan izango da aurreneko aldiz, uztailaren 1etik 6ra bitartean ospatuko dena.
Verónica Valverderen jokalariek Atlético Malagueño, Pink FFB Team, Portugaleko Didaxis eta Holandako selekzioarekin egingo dute topo. Donostiarrek bihar holandarrak izango dute aurkari goizeko 11etan eta 17etan Pink FFB taldea. Asteazkenen, 12etan, Didaxis izango dute aurrean eta 18etan Atlético Malagueño; ostegunean, berriz, 10etan Holandako selekzioa berriro ere eta 12etan, Didaxis. Eta ostiralean, 10etan Pink FFB taldea izango da aurkaria eta 13etan Atlético Malagueño.
Partidek 20 minutuko bi zati izango dituzte. Zorte on eta disfrutatu!