Kopako final-zortzirenak gainditu behar ditu etxetik kanpo Bera Berak
Federazioko biltzarrak onarturik, Erreginaren Kopako sistemak aldaketa garratzitsuak jasango ditu datorren denboralditik aurrera. Orain arte lehenengo itzulian aurreneko zortzi taldek final-laurdenak osatzen bazituzten ere -aurreneko biek zerrendaburuak zirelarik- irizpide hori ez da kontutan hartuko hemendik aurrera.
Izan ere, azken fasera iritsi aurretik hiru kanporaketa planteatzen dituzte, hau da, azken fasean ez da aldaketarik emango, zortzi talde iritsiko baitira hiru egunetan titulua lortze aldera.
Lehenengo kanporaketan (2014ko azaroaren 1 edo 2an) ohorezko mailatik jaitsi direnak eta Zilarrezko mailatik igoera fasean izan zirenak eta helburua lortu ez zutenez elkartuko dira. Hauen artean dira, besteak beste, Kukullaga Etxebarri eta Beti Onak taldeak. Partida bakarra jokatuko dute eta zozketan erabakiko da nork izango duen pista bere alde.
Hemendik aterako diren lau taldeek beste kanporaketa bat gainditu beharko dute azaroaren 29 edo 30ean, partida bakarrera eta lekua zozketaz erabakiko delarik.
Eta 2015eko urtarrilaren 10 edo 11n ohorezko mailako taldeak Kopako final-zortzirenetan sartuko dira. Atariko kanporaketatik etorritako bi talde, ohorezko mailara igo berri diren Asisa Málaga Costa de Sol eta Granollers eta bukatu berri den denboraldian 9. eta 12. bitartean sailkatu direnak, kasu honetan Canyamelar Valencia, Cleba León, Mar Alicante, E. Castelldefels talde bat osatuko dute, kanporaketak etxean hartuko dituztelarik. Beste multzoan zortzi onenak: Bera Bera, Rocasa, Helvetia Alcobendas, Mecalia Guardés, BM Porriño, Aula Cultural Valladolid eta Zuazo Barakaldo. Partida bakarrera eta hauek guztiek etxetik kanpo jokatu beharko dute.
Horrela, Kopako ohiko fasera iritsi arren –zortzi taldekoa-, Bera Berak etxetik kanpo partida bakarrera kanporaketa bat gainditu beharko du 2015. urte hasieran, urtarrilaren 10 edo 11n. Azken fasea otsailaren 20tik 22ra burutuko da eta zozketan zerrendabururik planteatzen den ez da argitzen.