Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloiko Federazioak pasa den larunbatean ospaturiko Bitzarrean 2014-15 denboraldiari dagokion lehiaketa egutegia. Horrela ohi bezala Superkopak irekiko du urtea, Guadalajaran irailaren 6 edo 7an Bera Berak eta Rocasak –Kopako azpitxapeldun gisa- jokatu behar duten partidarekin. Liga, berriz, irailaren 13an hasi eta 2015eko maiatzaren 30ean amaituko da, 26 jardunaldi bete ostean. 2014. urteari dagokionez hamar jardunaldi burutuko dira azaroaren 22ra arte, urriaren 11n etenaldi bakarra delarik. Kopako sistema berriak 2015ko urtarrilaren 17ra atzeratuko du Ligarekin jarraitzea. Eta otsailaren 20tik 22ra bitartean Kopara zortzi taldeak iritsiko aurretik bost jardunaldi burutuko dira: urtarrilaren 17, 24 eta 31 –lehenengo itzulia amaituko da- eta otsailaren 7 eta 14a. Kopa ostean, hiru jardunaldi jarraian: otsailaren 28, martxoaren 7 eta 14. Bestetik, 19. eta 20. jardunaldiak, martxoaren 28 eta apirilaren 11n burutuko dira eta apirilaren 25etik aurrera sei jardunaldi amaiara arte: maiatzaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean. Azkeneko bi jardunaldietan ordutegi berdia izango dituzte partidek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores