Datorren astelehenean, 18,30etatik aurrera Kirol Etxeko Atano III. aretoan, Gipuzkoako Federazioak bukatu berri den denboraldiko sariak emango ditu.
Esker onak zerrendaren artean dira Bera Bera, aurten lau titulu eskuratu dituelako (Liga, Kopa, Superkopa eta Euskal Kopa); Imanol Álvarez, lorpen hauek gidaritzan izandako entrenatzailea, Ana Temprano senior mailako jokalari onena gisa eta Maitane Etxeberria jubenil mailako jokalari onena.
Ekitaldian omenduak izango dira besteak beste Bidasoako Jon Azkue, Pulpo K.E.ko Kauldi Odriozola jubenila, Zarauzko Mikel Amilibia eta Elgoibar Sanloko Alaitz Egaña kadeteak eta Jon Cid epailea.
Esker ona luzatuko zaie Usurbil K.E.ri Emakumeetan zilarrezko mailara igotzea lortu duelako eta gizonezkoetan lehenengo mailan izango diren Usurbil K.E. eta CD Hondarribia. Eta sarituak izango dira Gipuzkoako txapelketetan txapeldun eta azpitxapeldunak, golegile nagusienak eta kiroltasunean nabarmendu direnak.