Bera Bera Eskubaloiak datorren urteko Champions Leaguen ez parte hartzea erabaki du, Ligako txapeldun gisa duen eskubideari uko eginez.
Champions League bezalako lehiaketa batek eskatzen dituen baldintza ekonomikoak bermaturik ez ditu egun Bera Berak eta kirol arloan behar dena ezta ere.
Bera Bera penatuta dago erabakiarekin, Europa mailako lehiaketa onenan aritzea ilusioa sortzen duelako beti. Horretarako espres babesle bila ibili da talde baina ez da ezer gauzatu.
Iazko Championsen Bera Berak lehiaketak ezartzen dituen exijentziak ezagutu zituen eta datorren denboraldiari begira lehiaketa sistema aldatuko da klubaren kalterako.
Izan ere, batetik, Champions Leagueko azkeneko hiru edizioetan lortutako emaitzen arabera osatu da zerrendaburuen taula berria. Honek esan nahi du Espainiako ordezkariak –kasu honetan Bera Berak- atariko kanporaketa bati heldu behar diola multzoen fasea jokatu ahal izateko. Iaz Bera Berak, txapeldun gisa, ligaxkara pasatu zen zuzenean eta partida bakarra irabazi arren partaidetza duina burutu zuen.
Gainera, aldaketen artean nabarmentzekoa da multzoen fasean hirugarren sailkatuak Champions Leaguen jarraituko duela, hau da, Main Round delakoa jokatu beharko du otsailean eta martxoak beste sei partidako ligaxka, alegia. Laugarren sailkatua Cup Winners’ Cupera pasatuko litzateke. Aldaketa hauek ekonomikoan zein kirol arloetan exijentzia gehiago suposatuko lukete Bera Berarentzat.
Horrela, Bera Berak atzera pausu bat emango du, hau da, egoera ekonomikoa kaltetuko luketen eta kirol helburuak arriskuan jarriko dituzten erabakiak ez ditu hartu nahi.
Hemendik aurrera, Bera Berak informazio osoa eskatuko du EHF edo Cup Winners Cup lehiaketan parte hartzeko, bi hauetan ere aldaketak direlako. Lehiaketa hauetan parte hartzeko uztailaren 7a baino lehen eman behar da izena.