Bera Bera

Select your language

Champions Leaguek onartu dituen aldaketak zerrendaburuen izendapenak ere harrapatu ditu, Bera Bera Eskubaloia kaltetuz, izan ere, lehiaketaren arabera multzoen fasera pasatu ahal izateko iraila erdialdean kanporaketa batean txartela lortu beharko duelako. Urte hasieran, EHF (Europako Federazioak) Europako lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko sailkapen berria ezagutzera eman zuen. Horrela, Espainiako ligari dagokionez, Champions Leaguen leku bat galduko zuen, berau Cup Winners’ Cupera pasatuko dena (guztira bi) eta EHFn bi jarraitzen dute. Hau da, Europan parte hartzeko bost leku izango dira. Championsari buruz aldaketa garrantzitsuak ezarri dira. Multzoen faseko hirugarren sailkatuak lehiaketan jarraitzeaz gain eta ostirala partida eguna zehazteaz gain, multzoen fasera zuzenean izango diren 12 zerrendaburuak izendatzeko irizpideak aldatu ziren, azkeneko hiru denboraldietan emandako emaitzen arabera egingo dena, hain zuzen. Eta hori Bera Berarentzat kaltegarria da, gainera, zerrendaburuen sistema ezarri zenetik aurreneko aldia da Espainiako ligako txapelduna multzoen fasera zuzenean jokatu gabe geldituko dena. Espainiako Federazioaren bidez, Champions Leagueko informazio osoa eman behar duen erakundea, Bera Berak multzoen fasean zegoela ziurtatu nahi zuen. Eta galdera luzatu zuen. Halere, EHFk esanda, donostiarrak 13. postuan daude egun, ondorioz, Championseko ligaxka zuzenean jokatzeko 12 taldeetatik kanpo dago eta kanporaketa bati ekin beharko dio. Bera Berak ez du zerrenda hori ezagutzen eta Championsa jokatzeko erabakian beste oztopo bat da. EHF ezarri dituen irizpideak Champions Leagueko azken hiru denboraldietan Federazio ezberdinetako taldeak lortu dituzten emaitzei erreparatzen die. 2012an Danimarkan jokatu zuten kanporaketan hirugarrenak gelditu ziren donostiarrak. Aldaketa nabarmena da. Izan ere, Champions Leaguek zerrendaburuen sistema ezarri zutenetik Espainiako txapelduna beti izan du txartela multzoen fasean. 1998-99 denboraldia aurretik, Champions Leagueko ligaxkara pasatzen diren azken txapelduna eta azpitxapelduna. Urte horretan 32 taldek kanporaketa bat pasatu behar izan zuten. Milar L’Eliana Valencia izan zen ligako ordezkaria orduan. Hurrengo urtean, txapelduna eta Elda Prestigio multzoen fasera pasatu ziren zuzenean eta 2000-01 denboraldian zortzi zerrendaburu zehaztu ziren eta beste zortzi talde kanporaketa bati ekin behar zioten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores