Kadeteek ezin izan zuten Tecnifuelle Elgoibar gainditu (19-12)
Kadete mailako Gipuzkoako kopako finala izan zen. Elgoibarko Olaizaga kiroldegian ospatu zen atzo goizean eta Tecnifuelle Elgoibar taldea nagusi izan zen Bera Beraren aurrean (19-12). María Gracia entrenatzailearen jokalariek ezin izan zuten elgoibartarrei aurre egin. Halere, merito handiko denboraldia burutu dute.