Bera Bera

Select your language

Aste Santua dela eta izango dituzten atseden egunak aurretik, eta Ligaren azken txanparik heldu aurretik, azken lau partidei, alegia, donostiarrek Bidebietan Atarrabiako Beti Onak taldea hartuko dute lagunarteko batean gaur Bidebietan (17,45etan). Nafarrak ohorezko mailarako igoera fasean dira, lehenengo kanporaketa Oviedon izango dutelarik, maiatzaren 2tik 4ra bitartean. Beti Onakek ligaxkan, BM Granollers, Vicar Goya eta BM Balonmano Oviedo izango ditu aurrean. Aurreneko biak beste multzoko taldeekin lehiatuko dira hurrengo fasean eta ohorezko mailan arituko dira hurrengo denboraldian. Erronkaren garrantziaz jabeturik, Beti Onak Bera Berarekin harremanetan jarri zen, gertutasuna eta faseari ahalik eta ondoren heltzeko, froga gogorra delakoan. Bera Berak hiru baja izango ditu, sudurrean ebakuntza egin dioten Patricia Elorza eta Junior mailako selekzioarekin diren Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria. Bi jokalari hauek Alemanian jokatuko dute apirilaren 19tik 21era bitartean Kroazian ekainaren 29tik uztailaren 13an burutuko den junior mailako Mundiala jokatze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores