Bera Bera

Select your language

Pasa den martxoaren 20an SGSk egindako ikuskaritzan agertu zen inzidentzia zuzenduta, empresa horrek bidali duen agiriak adierazten du ISO 9001:2008 nazioarteko arauak kudeaketan ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela Bera Bera Eskubaloiak. Agiriaren eremua zera da, denboraldiaren planifikazioa eta eskubaloi partiden antolaketa. Hau da, horren arabera, Bera Bera Eskubaloiak prozesu horiek identifikaturik ditu, ardurak eta adierazleak erabiltzen ditu eraginkorrak izate aldera eta bezeroa asetzea da erronka nagusiena. Era berean, helburu zehatz batzu finkatu ditu, kirol arloan zein kudeaketa mailan, etengabeko hobekuntzaren aldeko bidea ezarriz. Ikuskaritzan, SGS enpresak Bera Bera Eskubaloia zoriondu zuen nazioarte mailako araua ondo baino hobeto moldatu duelako eta, horrez gain, harriturik gelditu zen batez ere Champions Leagueko partiden antolaketarekin eta, oro har, elite mailako kluba baten lanarekin. Azterketan, SGS enpresak antzeman zuen erosketa prozesua ez zela erabat betetzen baina Bera Berak bidalitako zuzenketa onarturik, ziurtagiria igorri du. Nazioarte mailako arau honek ezartzen dituen baldintzak kontutan hartu eta ISO 9001:2008 ziurtagaria lortzea ez da ohikoa kirol klubetan, Bera Berak kudeaketari ematen dion garrantzia adierazgarri. Horretarako, prozesu honetan Grupo Gismaren zuzendaritza izan du lagun eta enpresa honen aplikazioak ere bai. Iaz hiru titulu (Superkopa, Kopa eta Liga) lortzeaz gain eta aurten aukera ugari izan horiek berresteko –Rocasarekiko aldea lau puntukoa da zortzi falta direnean-, Ligako erreferentzia izan, besteak beste, gizarte-segurantzari dagokionez, orain Bera Berak beste urrats bat ematen du kudeaketan. Guztia borobiltzeko, empresa pribatuek proiektuarekin bat egitea falta da eta burubelarri ari da lanean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores