Bera Bera, Elorzarik gabe, Valladolidera (larunbatea, 18etan)
Azkenen ez da Patri Elorza taldearekin izango. Datorren astelehenean sudurrean ebakuntza egingo diote eta kolperen batek berau ez konplikatzeko baja izango da bihar, Ligako 22. Jardunaldian, Bera Berak Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol taldea bisitatuko duenean (Miriam Blasco kiroldegia, larunbata 18etan).
Bera Berarekin fitxatu zuenetik aurreneko aldia da Patri Elorza pistan ez dela,
Elxen ere sudurrean haustura zuela jokatu zuelarik. Lehenengo urtean, Superkopa, Championseko prebia, Cup Winners’ Cupeko sei partidak, Ligako 26 eta Kopako hiru, guztira, 38 norgehiagoka. Eta aurte bide hori zeraman, Superkopa, Championseko multzoen ligako sei, Ligako 21 eta Kopako hiru, guztira 31. Hau da, Bera Berarekin jarraian 69 partida ofizialak jokatu ditu. Ebakuntza ostean hilabete epea itxaron beharko du, ondorioz, Leonen izango litzateke behar izanez gero.
Horrela, gaurko entrenaldiaren faltan Vero Cuñak osatuko du Imanol Álvarezen deialdia, Uxue Ezkurdia ere baja izango da behatzean lotailuekin arazoak dituela.
Bera Bera Valladolidera iritsiko da 19 urte eta gero, Ligako ezustea eman duen taldea, ohorezko mailan igo berri dena eta zazpigarrena dena sailkapenean. Antonio Martin (Gaztela eta Leon) eta Miguel Gardón (Madril) epaileek zuzenduko dute lehia.
Aula Cultural taldeko erreferentziak dira Amaia González de Garibay esker hegalekoa, partidako 6,5 gol sartzen dituena eta eskarmentu gehiago dituzten Raquel De la Cruz albokoa eta Makarenko atezaina. Aulak klubari laguntzeko partida ezarri du eta Miiram Blasco topera egon daiteke.
Bera Berak jakin badaki apirilaren garrantziaz, Elxen garaipen garrantzitsua lortu zuen eta bolada onari jarraipena eman nahi dio. Huts eginez gero sarerik gabe geldituko litzateke eta oraindik partida zailak gelditzen dira, besteak beste, Alcobendas eta Leonera egin behar dituen bisitak.