Etxeberria eta Arrojeria, Frantzian junior selekzioarekin
Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria eta Esther Arrojeriak gaur arratsaldean junior mailako selekzioarekin debuta egiteko aukera izango dute, Parisen lau nazioen izeneko txapelketan. Sagrario Santana hautatzailearen selekzioak 18etan Hungaria izango du aurrean, bihar Alemaniaren aurka jokatuko du (18etan) eta igandean Frantzia (15,30etan).
Arrojeria eta Etxeberriak Donostiara astelehen arratsaldean iritsiko dira.
Bestetik, Jorge Dueñasen selekzioa Logroñon da Kroazia eta Hungarian datorren abenduan burutuko den Eurokoparako txartela lortzeko laugarren partida prestatze aldera. Espainiak 27-22 galdu zuen Holandaren aurka Rotterdamen eta berriro multzoko lidergoa berreskuratzeko sei goleko aldea lortu beharko du.
Rotterdamen, Elorza eta Pinedo titular atera ziren. Aurrenekoak defentsan aritu ziren eta bigarrenak bi jartiketa baino ez zituen egin gol bat gauzatzeko. Bestetik, Ana Martínez bigarren zatian atera zen baina ezin izan zuen partida irauli.
Espainiak Logroñon hartuko du Holanda igandean 13etan.