Bera Berako harrobi taldeen partidak Elgoibar eta Errenterian burutuko dira.
Larunbat hontean Euskal Ligako kadete nahiz jubenilen bigarren fasearia amaiera jarriko dio Bera Berak Elgoibarko Olaizaga kiroldegian. Bera Bera kadete taldeak 16etan jokatuko du Tecnifuelle Elgoibarren aurrean eta jubenilek Astigarraga Gys Sport izango dute aurreran. Bi taldeek oso erronka zaila izango dituzte. Alde batetik, kadeteetan garaipen batek Elgoibarko taldeari multzoko lidergotza emango diolako eta jubenil taldea zazpi goleko aldearekin nagusitu behar da Tecnifuelleren aurrean bigarren postua eskuratzeko, lauko finala jokatzeko txartela emango duena.
Senior taldeak, berriz, Errenteriako udal kiroldegian jokatuko du Ereintza Aguaplasten aurka.
Eta iganderako utzi dute lurraldeko mailako kadete taldean Errenteriko Beraungo pilotalekuan, 12,30etan Ereintza Beissierren aurka.
Ikus sailkapenak