Bera Bera

Select your language

Ez da erraza azken sailkatuaren aurkako partidari heltzea astean zehar Kopako ospakizunak tarteko hainbat ekitaldi eta albiste sortatu direnean eta aurrera begira berriro Ligako etenaldia izan. Horregatik, Imanol Álvarezek aurpegi ezohikoak sartu ditu hasieratik, Arizaga eta Ederra, Elorza, Martínez, Castro eta Ziarsolorekin batera. Taldea ez da oso fin ibili defentsan eta Ziarsolo eta Castro, hegaletatik, asmatu dutenez gipuzkoarrak aurretik jarri dituzte. Eskuin nahiz esker hegalak bikain aritu dira gaur, guztien artean 24 gol sartu dituzte (sei penaltiz) eta taldeak 33 -Ziarsolo (6), Castro (7), Pinedo (8) eta Etxeberria (3)-. Bera Berak markagailua menperatzen zuen baina defentsan ez zuen asmatzen. Castelldefelsek erritmo ona eman dio partidari eta lekuak aurkitzen zituen. Ederrak Castro eta Ziarsolo baino gutxiago ez zuen nahi izan (11-17, 16. min) baina kataluniarrak Ona Muñoz aurkitu dute hegalean, sartu dituen hiru golei esker Imanol Álvarezen hutsartea eraginez (13-11, min 22). Hortik aurrera dena aldatu da. Bera Berak Núñez, Menénde, Pinedo pistan zirela ez du Castelldefelsi gola sartzen utzi. Eta erasoan, nahiz eta Lladros atezaina Bolstad baino hobeto ibili, behin batean baino ez du Pinedo gelditu. Atsedenaldira 4-0 partziala iritsi dira. Eta partziala gero eta handiagoa izan da bigarren zatian, Bera Berak Castelldefels bikoituz. Hau da, 22. Minutuaz geroztik eta Maitane Etxeberriaren lehen gola arte (40. Min) Bera Berak 10-0 sartu dio Castelldefelsi. Ana Manatek bolada txarrari amaiera jarri dio baina Bera Bera ez da gelditu. Bigarren zatian Vero Cuña Bidebietan agertu da eta Maria Akuñak beste hamar minutu izan ditu. Ondorioz, aje gutxi Bidebietan, eta egon dena beste pabilioietara bidali dute, izan ere, Alcobendasen Helvetiak 23-27 galdu egin du Porriñoren aurka eta Rocasak Leonen berdindu du. Horrela, madrildarrak eta kanariarrak lau puntutara daude, hau da, lehen bezala bi partidako margena du Bera Berak –lau puntu- Liga amaitzeko sei partida gelditzen direnean. Fitxa: Bera Bera 33, E. Castelldefels 21 Bera Bera 33 (17+16): Temprano, Castro (7), Elorza, Martínez (1), Arizaga (1), Ederra (3) eta Ziarsolo (6, 3p) –titular- Menéndez, Núñez (2), Pinedo (8, 3p), Arrojeria (2), Etxeberria (3), Cuña eta Akuña (o.a.). E. Castelldefels 21 (11+10): Bolstad, Gil (2), Sancho (1), Sans (2), Poo (3), Espinola (5) y Muñoz (5) –titular- Manaut (3), Cadens, Alfaro, Esperit, Royo eta Lladro (o.a.) Epaileak: Jesús Álvarez eta José Carlos Friera (Asturias) Kanporaketak: Martínez eta Elorza Bera Beratik eta Manaut eta Sans E. Castelldefelsetik Partzialak: 4-2, 5-3, 10-6, 13-9, 14-11, 17-11 –atsedenaldia- 19-11, 22-11, 24-15, 26-16, 29-18 eta 33-21.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores