Bera Bera

Select your language

Asteburuan Kopa arrakasta osoz igarota eta indarberrituta, Bera Bera Ligako errutinara itzuliko da puntuen beharra duen Esportiu Castelldefelsen aurka. Partida arratsaldean izango da Bidebietan (18etan), Jesús Álvarez eta José Carlos Friera asturiarrak zuzenduko dutena. Denboraldian lehenengo aldiz, Imanol Álvarezek jokalari bat baino gehiago kanpoan utzi behar izan ditu, kasu honetan, Yamiley Rodríguez eta Uxue Ezkurdia. Kopan 17 jokalari izan ziren eta horietako bi aktan alta eman gabe aulki ondoan gelditzen ziren entrenatzaileen esanetara partida jokoan dagoela izena emateko aukera dagoelako. Ligan deialdia 14 jokalariei mugatuta dagoenez, Bera Berak 13 jokalarien izenak emango ditu eta beste bi aulki ondoan zain geldituko dira. Kopan Uxue Ezkurdiak minutuak jokatzeko aukera izan zituen. Harrerak, zorion telegramak, sekulan izandako audientzien iragarpena, elkarrizketa ugari eta selekzioetako deialdiak izan dira burubelarri azken egunotan. Horregatik, Bera Berak gogor ekin behar dio partidari Castelldefels jaitsiera postuetan dagoelako eta puntu beharrak ditu. Joaneko norgehiagoka korapilatsua izan zen, Ana Tempranok txartel gorria ikusi zuen aurkari batekin talka egiteagatik eta Maria Akuñak bigarren zati osoa jokatu zuen, Hernaniarrak minutu onak egin zituen eta donostiarren eskarmentuari esker partida aurrera atera zuen Bera Berak. Donostiarrek irabaziz gero, etxean 30. garaipena izango litzateke eta Bidebitan, 29.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores