Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak berriro ere frogatu du Kopa gustoko duela eta Mecalia Atlético Guardés (21-26) gainditu du Alcobendaseko Amaya Valdemoro kiroldegian burutzen ari den Kopako XXXV. edizioko bigarren final-erdian. Porriñon, iaz bezala, Rocasa Ace Gran Canaria izango da aurkaria Helvetia Alcobendas (30-37) gainditu baitu.
Bera Berak oso partida serioa jokatu du defentsan eta erasoan aukera asko erakutsiz, batez ere bigarren zatian asmatu duelarik. Partida oso paretsu joan da 25. minutura arte. Estela Doirok ondo mugitu du taldea eta Bera Berak baloiak galdu ditu erasoan. Halere, Temprano baloiak gelditzen hasi da eta Bera Bera 4-6 jarri da Pinedoren kontraeraso bati esker. Halere berriro berdintasuna ageria da: 6-6, 7-7. 8-8, 9-9.
Imanol Álvarez defentsan Elorza eta Núñez erdian kokatu ditu, Menéndez eta Pinedo lagun eta Castro eta Martínez. Arrojeriak Elorza ordezkatzen zuen erasoan, internazionalak atzo ez zuen jokatzerik izan eta gaur defentsan aritu da.
Ederrak sarturiko gol bati esker, 9-9 berdindu da partida eta hortik aurrera Bera Berak gehiago estutu du eserlekutik atera diren jokalariei esker. Ana Martínez –lau gol- eta Ziarsoloren golekin (10-12) iritsi gara atsedenaldira. Núñez, Pinedo eta Castro atsedena hartu dute lehenengo zatian.
Bigarren zati hasieran, Pinedo lehenengo lerroan jarri da. Baina batez ere defentsa gaindiezina ibili da eta, ostean, Temprano Bera Berako jokalari onena aukeratua. Menéndezek bost gol sartu ditu ardura hartuta eta guzti honek garaipena eman dio Bera Berari. Kopako 15. Finalerdian, 10. Finala jokatuko du bihar Bera Berak Rocasaren aurrean 1etan (Teledeporte)

Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 21, Bera Bera 26

Mecalia Atlético Guardés 21 (10+11): Maestro, Amorós (3), Doiro (5), B. Cerqueira (2), Kurchankova (5), Andrea Dapena (1) eta Raquel Corte (2)–titular- Morais, Barrios (2), Carmen Martín (1) eta Irene Sánchez (p.s.).

Bera Bera 26 (12+14): Temprano (1), Castro (3), Martínez (4), Menéndez (5), Núñez (2), Elorza (1) eta Pinedo (5, 3p) –titular- Arrojeria (1), Etxeberria, Ederra (2), Ziarsolo (2), Arizaga. Deialdian: Dunay, Cuña eta María Akuña.

Epaileak: Javier Álvarez (Bizkaia) eta Ion Bustamante (Nafarroa)
Kanporatuak: Menéndez (2) eta Martínez (2) Bera Beratik eta Barrios eta Carmen Martín Mecaliatik.

Partzialak: 2-2, 4-4, 5-6, 7-7, 9-9, 10-12 –atsedenaldia- 10-14, 12-18, 14-22, 15-24, 18-25 eta 21-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores