Bera Bera

Select your language

Alcobendasen ospatzen ari den Kopako XXXV. edizioko finalerdietan izango da Bera Bera, gaur arratsaldean Prosetecnisa Zuazo Barakaldo gainditu ostean (18-29).
Hasieratik, Imanol Álvarezen jokalariak konzentraturik atera dira oso. Defentsan, erdian Menéndez eta Núñez, Martínez eta Pinedo eta hegelatan Castro eta Arrojeria. Gaur kopan debuta egin duen usurbiltarrak atea ikusi du hasieran. Bere hiru golei esker Bera Berak lehenengo abantaila hartu du. Zuazok Ainhoa Hernández pibotearekin jokatzen saiatzen zen baina ostean donostiarren defentsa estutu du eta Castrok eta Pinedo ondo gauzaturiko kontraerasoak iritsi dira.
Tartea zabaltzen joan da minutuak pasatu ahala. Temprano gelditzen hasi da eta baloi luzeak bidaltzen hegaleko jokalariei. Posizionalean Arrojeriaz gain Ana Martínez zen hutsuneak aurkitzen zituena.
Imanol Álvarezek minutuak banatu ditu jokalari guztien artean, Patri Elorza mina hartuta eserlekuan utziz. Arizaga, Etxeberria, Dunay eta Ziarsolo sartu dira eta esker hegaleko gaztea fin ibili da ate aurrean.
Atsedena aurretik Bera Berak asmatu du zortzi goleko aldea hartuz (10-18). Alba Menéndezen bi kanporaketa izan da arlo negativo bakarra.
Bigarren zatian, Zuazo indarberrituta atera da eta Tania Yáñezen lau golei esker bizkaiarrak gerturatu ditu 14-19 (39. min).
Halere, Bera Bera berriro ere defentsan ondo aritu da eta erasoan lasaitasuna aurkitu du Pinedo eta Ana Martínezekin.
Partida amaieran Vero Cuña galiziarrak minutu batzu izan ditu. Belaunean duela urte eta bost hilabete ostean berriro itzuli da pistara. Kopan debuta egin dute Uxue Ezkurdiak eta Maria Akuña atezainak. Bihar, 16etan, Alcobendaseko Amaya Valdemoro kiroldegian,
Bera Bera eta Mecalia Guardés taldeek bigarren finalerdikoa jokatuko dute eta aurretik, 13,30etan Helvetia Alcobendas vs Rocasa.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Esther Arrojeria.

Fitxa: Zuazo 18, Bera Bera 29

Zuazo Barakaldo 18 (10+8): Esteban, Álvarez, Bonilla (1), Ahedo (3), Alexandra Gil (1), Hernández (3), Aldekoa –titular- Yáñez (10, 4p), Cobo, Heras, Fernández (p.s.), Markaida eta Galarza

Bera Bera 29 (18+11): Temprano, Castro (5, 1p), Martínez (3), Arrojeria (5), Núñez (1), Menéndez (1) eta Pinedo (5, 2p) –titular- Arizaga (1), Dunay, Ederra (1), Etxeberria (5), Ziarsolo (1), Ezkurdia, Cuña (1p) eta Akuña (o.a.)

Epaileak: Sebastián Fernández eta Alberto Murillo (Andaluzía)
Kanporaketak: Menéndez (3, gorria), Ziarsolo eta Castro Bera Beratik eta Cobo (2), Heras eta Bonilla Zuazotik.
Partzialak: 1-2, 4-6, 5-9, 7-12, 8-14, 10-18 –atsedenaldia- 13-18, 14-20, 15-22, 17-24, 17-27 eta 18-29

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores