Imanol Álvarez: “Zuazo Barakaldo gainditzea dugu buruan bakarrik”
Lehiaketa “hasteko, bizitzeko, gozatzeko eta irabazten saiatzeko” gogoa duela onartzen du. Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Imanol Álvarezek, Kopan debuta egingo duena Alcobendasen, aurreneko aldiz plantilla osoa du prest. Azkeneko partidetan deialdian sartu diren 14 jokalariei Uxue Ezkurdia, Vero Cuña eta Yamiley Rodríguez gehitu zaie. “17 jokalari goaz, horietako bi –Vero eta Yamiley- lehiatzeko erritmo faltan izan arren lagungarriak izango dira”.
Verónica Cuña zentrala deialdi batera itzuliko da 2012ko urrian belaunean mina hartu zuenetik eta Yamiley Rodríguez atezaina, hernia diskala kausa, 2013ko irailaz geroztik pistetatik kanpo dago.
Imanol Álvarezen esanetan, “talde guztiek pentsatzen dute irabazteko aukerak dituztela”. Bera Bera faborito nagusien artean izanik, entrenatzaileak onartzen du egoera “txapeldunak gara, faboritotzat hartzen gaituzte batzuk baina ez gara gu hortik jaitsiko garenak”. “Txapelketa irabazteko asmoarekin goaz” azpimarratu du.
Halere, adierazi du “lehenengo partida baino ez dugu prestatu”. Bera Berak Kopako final-laurdenak Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka itxiko ditu, aurtengo denboraldian bost aldiz gainditu duen taldea (Ligako bi, Euskadiko Kopa eta bi lagunarteko). Halere, Imanol Álvarez Zuazoren indarguneak azaldu dizkie beste behin bere jokalariei. “Ligako partida izango balitz bezala prestatu dugu eta gero norgehiagokak horrela uzten badigu jendeari atsedena emango diogu baina ezin dugu indarrak gorde partida irabazi gabe” azaldu du.
“Partidarik zaileena aurrenekoa denez”, Imanol Álvarezek eskatu die jokalarie “azkeneko partidetan egin dugun defentsa burutzeko eta erasoan, lasaitasuna eta konfidantza”.
Porriñon 2013an lortutako tituluari eusteko balizko presioaz galdetuta, Ermuko entrenatzaileak onartu du bere taldea faboritoen artean egotea baina “gehienetan garaile da ondoen egoten dena”. “Kopan egun batean erabakitzen da dena, Ligan hain garrantzitsuak ez diren alderdiak kanporaketa batean, bai”.
Taldeak gaur arratsaldean Autocares Davidekin egingo du bidaia, bihar 10,45etatik 11,45etara entrenatuko da Pabellón de los Sueños pabilioian, Mar Alicante eta Mecalia Atlético Guardés partida ikusiko di, hotelera itzuliko da bazkaltzera eta atseden hartzera. Gero, 20,15etatik aurrera, Amaya Valdemoro pabilioian Zuazo Barakaldo izango du aurrean Bera Berak (Sebastián Fernández eta Alberto Murillo, Andaluzia), Kopan 23 urtetan, 15. final-erdia helburu.