Junior selekzioak deitu du aurreneko aldiz Maitane Etxeberria
Azken orduko aldaketak medio, Sagrario Santana hautatzaileak Espainiako junior selekzioan kokatu du aurreneko aldiz Maitane Etxeberria, martxoaren 23tik aurrea burutuko den konzentrazioan.
Junior mailako selekzioak Frantziako Deauville hirian lau nazioen txapelketan parte hartuko du Hungaria, Alemania eta Frantziarekin batera martxoaren 28tik 30ra bitartean.
Bera Berako hegalekoa -97an jaioa gazteena izango da 94 eta 95ean jaiotakoak osatzen duten deialdian- Joaquín Blume residentzira joango da martxoaren 23an Teresa Francés ordezkatuz, ikasketak direla eta joaterik ez duelako.
Goiz eta arratsaldez entrenatuko dira astelehenetik asteazkenera eta Sagrario Santanak 16 jokalariekin –bat soberan dago- osaturiko zerrenda ezagutzera emango du, ostegunean bidaia egiteko, ostiralean Hungariaren aurka jokatzeko, larunbatean Alemania izango da aurkaria eta igandean bertakoak.
Junior mailako selekzioa Madrilera iritsiko da martxoaren 31n arratsaldeko 2etan.