Bera Bera

Select your language

Atzo arratsaldean, Bera Berako ohorezko mailako jokalariek, bigarren taldekoek, harrobiko entrenatzaileek eta delegatuek DYA Gipuzkoarekin Kardiobiriken Susperketaren eta Desfibriladore Automatikoen (DEA) erabileraren oinarrizko informazioa jasotzeko aukera izan zuten.
Bera Berak kirolan segurtasuna bermatzeko ideiarekin bat egiten du. Bi orduko saioan azalpen teorikoak jasotzeaz gain, bertan elkartu ziren 14 pertsonak ariketa praktikoak egiteko aukera izan zuten, kardiobiriken susperketaren metodologia ezezik Desfibriladore Automatikoen erabilera ere ikasi zutelarik.
Bidebieta kiroldegiak horrelako bat du. DYAko hezitzaileek gertaera baten aurrean protokola ahalik eta gehiena betetzea azpimarratu zuten, lanak banatuz, denboral kontrolatzu eta kardiobiriken masaia lasaia eta oso konzentraturik burutzeko.
Bera Berak DYA Gipuzkoari eskertzen dio emandako erreztasunak horrelako saioak burutzeko. Horrela, pistaren inguruan ia egunero diren pertsonek horrelako egoera baten aurrean jakin badakite zer egin behar duten.
Argazkian, Patri Elorza eta Adriana Castro.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores