Bera Bera

Select your language

Hiru urte pasa dira azkenengo aldiz Bera Bera Andaluzian izan zela, emakumezkoen eskubaloiko ohiko norabidea izan denean. Halere, Kordoban aurreneko aldiz jokatuko du datorren martxoaren 7an, ostirala (20,45etan) bertako Adesal taldearen aurka. Norgehiagoa Adesal Córdoba taldeak eskatuta aurreratu da, bertako agintariek partida ikusi ahal izateko. Donostiarrek onartu zuten proposamena eta, gainera, ez da lehenengo aldia Bera Berak Ligako partida bat ostiral batean 20,45etan jokatzen duela. 2012ko azaroaren 16an izan zen azkena eta donostiarrak nagusitu ziren 25-34. Kopara begira ordutegira egokituko dira, izan ere, martxoaren 14an, ostirala, Alcobendasen Zuazo Barakaldo izango dute aurrean 20,15etan. Kordobara egin behar duten bidaia ezbedina izango da erabailiko den garraioa ere ezohikoa izango baita, trena hain zuzen. Bera Berak partida egunean egingo du bidaia. Garaiz jaikiko da Iruñara autobusez joateko, Alvia hartuko du Zaragozara eta hemen AVEn Kordobaraino, 13,30etan iritsiko delarik. Hotelean atsedena hartzeko denbora izango du taldeak eta ostean Fuensantako pabilioian bi puntu poltsikoratu nahiko du jaitsiera postuak ekidin nahi dituen aurkari baten kontra. Bidebietan Adesal gainditzeko lana egin behar izan zuten (28-23) gipuzkoarrek, izan ere, Zuazorekin batera Donostian gol gehien sartu duen taldea izan baita. Andaluzia Horrela, Granada, Málaga eta Almeria probintzietara Kordoba gehitu zaio ostiralean. Garako kazetari Juan Carlos Elorzaren datuen arabera, 1997-98 denboraldian –Jorge Dueñas entrenatzaile- egin zuen debuta Andaluzian Bera Berak, Granadan La Ragua taldearen aurka, Ligako azken partida, (19-28) irabazi zuen laugarren postua berresteko. Hurrengo denboraldian bisita eta garaipena errepikatu zen urrian (25-29). 1999ko azaroan Malagan igo berri zen Famadesa taldeari irabazi zion Bera Berak (19-31), eta 2000ko martxoan Almerian Vicar Goya Jarquil (14-21), beste hamar partida jokatu zuen aurkaria, alegia. Hurrengo urtean berriro martxoan garaipena lortu zuen (22-26) Tati Garmendia eta Patri Pinedok zazpina gol sartuz. Halere, jokalari historiko hauen ekarpena ez zen nahiko izan hurrengo partidan, 2002ko maiatzean, Ligako azkena (25-20). 2002-03 denboraldian Granadan ireki zuen Liga Bera Berak Venta La Nava-Iznalloz igo berri zen taldearen aurrean. 16-18 irabazi zuen baina Vicar Goyaren aurka 2003ko urtarrilean galdu zuen (22-19). Hurrengo urtean–2004ko urtarrilean – Granadako Transarmilla Iznalloz gainditu zuen (12-29) -Ziarsolok zazpi gol- eta Vicar Goyari 2004ko martxoan (19-20). Baina ondore, lau porrota jarraian: 2004-05 denboraldia bertan ireki zuten donostiarrek 23-17 galduz, 2005eko azaroan (29-24), 2006ko irailean (32-29) eta 2008ko maiatzean (31-30). Halere, Bera Bera berriro Almerian garaile irten zen (29-31) 2009ko maiatzean, irailean (24-32) eta Andaluzian jokaturiko azken partida berdindu zuen (30-30) duela hiru urte, 2011ko urtarrilean Vicar Goyaren aurka. Horrela, ohorezko mailan jokaturiko 17 partidetatik, gipuzkoarrek hamar irabazi dituzte, sei galdu eta bakarra berdindu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores