Bera Berak C. Valencia gainditu du joku ona berrezkuratuz (32-17)
Ana Tempranok twitterren laburbildu du norgehiagoka ostean, partida handia, dakigun bezala jokatu dugu behingoz eta gozatuz gainera, partidari ez zaio ezer falta. Horrela bai, neskak.
Eta hasieratik. Matxalen Ziarsolok gauzaturiko kontraeraso batek markagailua ireki du, partidak korrika egiteko aukera emango zuela adieraziz. 6-0 defentsak, Elorza, Núñez, Menéndez eta Martínez erdian, Canyamelar taldea oztopatu du behin eta berriz, baloi galduak eraginez edo Tempranok urruntzen zituenak, kontraerasora irteteko aukera emanez. Horrela, Ziarsolo, Etxeberria eta Menéndezek gauzatu dituzte, 11. Min 6-2 eta Susana Parejak lehenengo hutsartea eskatu du.
Valentziarrak aldeari eutsi diete (25. min, 10-6) Santaisabelen golari esker. Halere, Núñezek, Arizaga bizkorra egon den baloi batean, Pinedok penaltiz eta Elorzaren beste batek Bera Berari arnas gehiago eman diete (14-9) atsedenaldian.
Bigarren zatian, Bera Berak gehiago estutu du defentsa, valentziarrak erabat gaindituz. Imanol Álvarezez minutuak banatzeko aprobetxatu ditu. Izan ere, pistan aritu diren jokalari guztiek gola egin dute, taldeak korrika egiteko aukera izan du eta oso jokaldi politak ikusi izan dira Ziarsolo, Ana Martínez, Pinedo eta Nitsan Dunayren aldetik, israeldarrak hiru gol sartu ditu.
Ondorioz, oso jardunaldi ona Bera Berarentzat, joku ona berrezkuratzeaz gain aurkari zuzenekiko aldea pixka bat ireki duelarik, izan ere, Alcobendaseko Pabellón de los Sueños delakoan Helvetia Alcobendas eta BM Rocasa Ace Gran Canaria taldeen arteko berdinketak (31-31) oso ondo datorkio, madrildarrak bi puntura eta kanariarrak hirura utziz.
Fitxa: Bera Bera 32, Valencia Canyamelar 17
Bera Bera 32 (14+18): Temprano, Etxeberria (3), Arrojeria (1), Elorza (3, 1p), Núñez (1), Martínez (4) y Ziarsolo (7, 2p) –titular- Menéndez (1), Pinedo (5, 2p), Castro (1), Ederra (1), Arizaga (2) eta Dunay (3). Deialdian, María Akuña (o.a.).
Canyamelar Valencia 17 (9+8): Aguas, Santaisabel 5), Segura (5), Esterri (1), Morell (2), S. Bravo (2) y Payá –titular- E. Descalzo, Amo (2), Llinares.
Epaileak: Miguel Gardón (Madrid) eta Antonio Martin (Gaztela Leon)
Kanporaketak: Arizaga eta Elorza Bera Beratik eta Segura, Santaisabel, Esterri, Morell eta Llinares Canyamelaretik.
Partzialak: 2-1, 6-2, 9-3, 9-4, 10-6, 14-9 –atsedenaldia- 19-12, 22-13, 24-15, 25-15, 29-16 eta 32-17