Bera Bera

Select your language

Lehenengo zatiko 23. minutuan alarma gorria piztu zen. Zuazo Barakaldok Bera Bera bikoizten zuen markagailuan (6-12) eta donostiarrak estu ziren erasoan. Bizkaitarren aldeko partziala 3-11 zen, sei gol zeramazkin Tania Yáñezek defentsa gainditzen zuen eta Imanol Álvarezek hutsartea eskaturik zeukan.
Eta hori Bera Bera ondo hasi zela. Arrojeria zuzendari lanetan, Menéndez eta Elorza alboetan, Ederra pibotean eta Etxeberria eta Ziarsolo hegaletan. Menéndez eta Elorzaren golek taldea konzentraturik zegoela adierazten zuten baina Arrojeriaren gola ostean (3-1), gipuzkoarrek eraso jokua galdu dute eta defentsan Tania Yáñezen barneraketekin sufritu dute.
Halere, gauza zailak jartzen direnean Bera Bera onena azaldu da. Atsedenaldi aurretik, Castro eta Pinedok Zuazorekiko aldea murriztu dute erdira utziz (11-14). Aldagela ondo etorri zaio Bera Berari iparra berreskuratze aldera.
Izan ere, bigarren zati hasiera erabakiorra izan da. Bera Beraren defentsa sendotu da Zuazoren albokoei estutuz. Ondorioz, lau kontraeraso jarraian eta donostiarrak aurretik (15-14) hiru minutuetan, hau da, lehenengo zati amaieratik eta bigarrenaren hasiera kontutan izanda, 9-2 partziala eta bigarren zatiko hamar minutuan, 9-1 (40. min, 20-15) Castro eta Pinedoren hiruna golei esker, hau da, Bera Berak 17 minutuetan 14-3 partziala ezarri zion Zuazori.
Baina partida ez da hor amaitu. Tania Yáñezek penaltian egindako hutsa ahaztu egin du eta jaurtiketei esker eta Ainhoa Hernándezen golei esker, Zuazo 21-20 gerturatu da Bera Beraren bi kanporaketa aprobetxatuz eta ondorez, 24-22. Halere, Pinedok asmatu du egoera ezberdinetan (penalti, hegaletik loratua eta pibotean) eta fisikoki Zuazok ezin zuen gehiago.
Ondorioz, garaipen landua, Bera Berak lidergoan bakarrik jarraitzeko balio duena.
Fitxa: Bera Bera 28, Zuazo Barakaldo 23

Bera Bera 28 (11+17): Temprano, Etxeberria (1), Menéndez (2), Arrojeria (1), Ederra (1), Elorza (3) eta Ziarsolo (1) –titular- Núñez (1), Pinedo (9, 1p), Ana Martínez (3), Castro (5), Arizaga (1) eta Dunay. Deialdian, María Akuña (o.a.).

Zuazo Barakaldo 23 (14+9): María Esteban, Etxabe, Bonilla (1), Hernández (2), A. Gil, Ahedo (4), Oihane Gil (1) –titular- Yáñez (11), Aldekoa (1), Cobo, Álvarez (3), Andraka eta Heras.

Epaileak: Alberto Hermoso eta David Monjo (Madrid) Kanporaketak: Menéndez, Elorza, Ana Martínez (2), Pinedo, Arrojeria eta Castro Bera Beratik eta Bonilla (2) eta Gorka Santibáñez entrenatzaileari Zuazo Barakaldotik.

Partzialak: 3-1, 3-3, 4-6, 5-10, 8-12, 11-14 –atsedenaldia- 16-14, 20-15, 21-19, 24-20, 25-22 eta 28-23.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores