Bera Bera Eskubaloiak Bidebietan Prosetecnisa Zuazo Barakaldo hartuko du bihar larunbata 19etan eraso joku ona berreskuratzeko eta, ondorioz, emakumeen eskubaloi ligako lidergoan jarraitze aldera.
Izan ere, Bera Bera oso defentsa ona betetzen ari da eta zutabe horrekin Bidebietako azken partidan Mecalia Atlético Guardés (22-19). Kanariaseko porrotaren ondorioz eta gol average galdu izanak, sailkapena asko estutu da. Bera Berak puntu bateko aldea du Alacanten irabazi zuen Helvetia Alcobendasekiko eta bi Rocasarekiko. Jardunaldi honetan, madrildarrek Cleba León hartuko dute kanariarrak, berriz, Valladoliden aritu dira.
Rocasaren aurrean, Eli Pinedok berriro mina sentitu zuen koadrizepsean. Trataera ezberdinak jaso eta gero, atzo taldearekin entrenatu zen eta ziur aski bihar partidan ere bai. Horrez gain, Imanol Álvarezek atsedena eman die Maitane Etxeberria eta Nagore Arizagari baina biak Bidebietan izango dira bihar.
Denboraldi hasieratik hona, Bera Berak eta Zuazo Barakaldok lau aldiz elkar ikusi dute: abuztuan Mendaviako lagunartekoan, irailean Ligako partida Lasesarren, abenduan Ermuko lagunartekoan eta Zumarragan Euskal Kopan. Norgehiagoka guztietan Bera Bera garaile irten zen baina Barakaldoko liga partida estu joan zen (20-25).
Gainera, sailkapeneko erdialdean, Zuazok Kopan sartzeko helburua lortu du eta, besteak beste, Tania Yáñez jokalariak Ligako bigarren goleatzaile nagusia da, partidako zortzi gol baino gehiagorekin.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.