Bera Bera

Select your language

Lekua, datak eta orduak ezaguturik, Alcobendaseko Amaya Valdemoro kiroldegian martxoaren 14tik 16ra bitartean burutuko den XXXV. edizioko Kopan egoteko bidaia antolatu du Erreka Laranja Peñak.
Bera Bera animatzeko intentzioarekin, berriro txapela lortze aldera, Erreka Laranjak autobusez prestatu duen bidaia honako hau da: martxoaren 15ean, larunbata, goizeko 6etan Bidebietatik irten –finalerdiak 13,30 etan eta 16etan izango dira- eta buelta igandean bazkaldu eta gero, finala 13etan izango baita.
Eta salneurriak, honakoak: autobusa, bazkideentzat, 15 euro; bazkide ez direnak, 25 euro. Hotela, Alcobendasen, logela bikoitzak gosaria barne, 50 euro (bi pertsonentzat) eta banakako gelak gosaria barne, 40 euro. Antza, Kopa abonamendua 11 eta 15 euroen artean egongo da eta partidako salneurria, zortzi eurokoa.
Informazio gehiago Erreka tabernan (943 397 996 Marian) edo honako emailean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Otsailaren 25ean izango da zozketa Alcobendaseko udaletxean. Final-laurdenak ostiralean jokatuko dira; finalerdiak, larunbatean eta finala, igandean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores