Bera Bera

Select your language

Urriaz geroztik ohorezko maila aztertzen ari da kirol psikologia arlotik. Amaia Oroz da, gasteiztarra, gaiari lotuta Masterra betetzen ari dena. Donostian psikologia ikasketak burutu zituen eta, horrez gain, kirolari lotuta egon da, izan ere saskibaloia egiten zuen ikasketei lehentasuna eman zien arte.
Praktikak egiterakoan, Amaia Orozek elite mailako talde baten lana gertutik ezagutu nahi du eta, gainera, bere ekarpena egin nahi die Imanol Álvarez eta Martin Larrañaga entrenatzaileei. Horrela helburu batzuk zehaztu zituen taldearekin, besteak beste, konzentrazio hobetze aldera, pistan gozatzeko asmoa eta abar.. eta horrez gain, jokalariekin helburu zehatzak ere bai.
Bera Berak hiru txapelketa lortu zituen iaz eta egun faboritoen artean dago Estatu mailako lehiaketa guztiak bereganatzeko. Amaia Orozek onartzen du “jokalariak jakin badakite txapeldunak direla eta horrek esan nahi duena”. Jokalari beterana eta gazteen artean dagoen aldeaz –Eli Pinedo eta Maitane Etxeberriaren artean, 16 urte daude- “jokalari bakoitzak duen papera barneratuta du” azpimarratzen du.
Horrela, etxeko partidetan eserlekuaren atzean kokatzen da eta “konzentrazio, jokalarien erreakzioak eta motibazioa hizpide, txosten batean entrenatzaileei luzatzen diet aztertu dezaten, guztia errendimendua hobetze aldera”.
Era berean, Verónica Cuñarekin hainbat saio egin ditu, izan ere, 15 hilabete daramatza partida ofizialik jokatu gabe eta kirolean eta eskubaloian murgiltzen hasi diren eskolako gazteei begira jokuen bidez baloreak eta arauak ezarri ditu. Eta bestetik, Masterreko amaiera lan bezala eskubaloi atezaina ditu aztergai, batez ere, aurrea hartzen dutenean, ondorioz, Ana Tempranoren lana aztertzen ari da zuzenean nahiz bideoak ikusten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores