Kopako XXXV. edizioko egoitza Alcobendas izendatu ostean, gastuak murriztu aldera atseden eguna kentzeko proposamena luzatu zien klubei, adostasuna adierazi dutenek bidaia ostegunean egiteko baldintzarekin. Orain Federazioko Delegazio batzordeak onartu behar du Kopa hiru egunetara mugitzea, martxoaren 14ik 16ra bitatean, alegia.
Ezagutzera eman dena izan da zozketaren eguna, otsailaren 25ean izango da 18etan Alcobendaseko udaletxean. Zozketari begira, hirugarren urte jarraian, Bera Bera zerrendaburu izango da, oraingo honetan, Helvetia Alcobendaseki batera, izan ere, lehenengo itzuli amaieran lehenengo eta bigarrena izan zirenak.
Zozketan aterako diren aurreneko bi taldeen izenak zerrendaburuarenak izango dira, taulan lehen eta azken lekuan kokatuko direnak eta, ondorioz, balizko finalean baino elkar ez dute ikusiko. Donostiarrak eta madrildarrekin batera izango dira BM Rocasa, Mecalia Atlético Guardés, BM Porriño, Elche Mustang, Zuazo Barakaldo eta Mar Alicante.
Alcobendaseko Amaya Valdemoro kiroldegiak hartuko du Kopa, final-laurdenetan 12,30etan, 16etan, 18etan eta 20etan; finalerdiak, 13,30etan eta 16etan eta finala, igandean, 13etan.
Iazko otsailean Porriño, final-laurdenetan Bera Bera luzapena behar izan zuen Zuazo Barakaldo gainditzeko; finalerdietan Elche Mustang taldeari irabazi zion (23-20) eta hirugarren Kopa eskuratu zuen finalean BM Rocasaren aurrean (25-24).