Bera Bera senior bigarren gelditu da Euskal Ligan
Donostiarrentzat, larunbatekoa, ligako azken norgehiagoka izan zen. Bera Bera senior taldeak Zumaiako Asador Basusta Pulpo hartu zuten eta 27-19 gainditu.
Ondorioz, donostiarrek atsedena hartuko duten azken jardunaldiaren faltan, Bera Bera senior taldea bigarren geldituko da Usurbil liderra ondoren. Orain, hurrengo fasearen zain geldituko da taldea, Bizkaiako multzoko sailkatuekin osatuko dena.
Bigarren faseari helduko dote larunbat goizean Etxebarrin kadete nahiz jubenil mailako taldeak. Naranjas Gipuzkoa enpresari esker autobusa antolatu da eta bertan, bi taldeaz gain, guraso zein zalegoek joateko aukera izango dute.