Bera Bera

Select your language

Bigarren zati oker batek aukerarik gabe utzi dio Bera Berari gaur arratsaldean Telden, galduz gain (27-22), gol average delako ere galdu du, orain Rocasaren esku, sailkapenean hirugarrena jarraitzen duena baina bi puntura. Ondorioz, Bera Beraren aldea desagertu egin da, Helvetia Alcobendasek Alacanten irabazi baitu, donostiarrekiko puntu bakar batera jarriz. Bera Bera konzentraturik atera da, 0-2 eta 1-4 jarriz 3. minutuan. Halere, Rocasak Melania Falcón hegalekoaren bitartez berdindu du Pinedo eta Ziarsolok penaltiak gauzatzerik ez dutelako. Maitane Etxeberriaren golarekin sei jokalari izan dira gola sartzen. Elorzak 5-7 ezarri du zazpi metroetatik baina Rocasak berdindu du jokalari bat gutxiago izan arren. Pinedo eta Ederrak abantaila eman diete donostiarrei (7-9) eta gero Ana Martínez izan da asmatu egin duena (10-13, min 25). Paco Santanaren hutsarte bat bizitu ditu kanariarrak atsedenaldira berdinketa lortuz (13-13). Bigarren zatiak Mar Alicanteren partida gogora ekarri du. Melania Falconek hiru gol sartu ditu baina bi kanporaketei esker Maitane Etxeberriak bi gol sartu ditu. Hegalekoak 6-0 partzialari amaiera eman dio eta bederatzi minutuko lehorteari. Baina ondoren Pinedo bi minutu kanpora joan da eta taldeak ezin izan dio partidari eutsi. Rocasak berriro ere 7-1 partziala ezarri duelako (23-16) eta zortzi minutu falta zirela average delakoa zen helburu. Bera Berak bi penalti huts egin ditu –guztira, bost- eta Silvia Navarrorekin topo egin du. 22 minutuetan hiru gol, adierazgarria da. Ederrak hutsuneak aurkitu ditu eta Matxalen Ziarsolok jarraian sartutako hiru golak – aurrenekoak- average mantentzeko aukera eman dute baina ez dute asmatu. Ondorioz, hamaika partidako liga berri bat hasiko da, hutsak garesti ordainduko direnak baina Bera Bera ez da inoren menpe. Fitxa: Rocasa 27, Bera Bera 22 Rocasa 27 (13+14): Navarro, Falcón (9), Luján (5), López (3), Almudena Rodríguez (1), Haridian Rodríguez (4), María González (3), Peña, Albaladejo (2) eta Adriana González (o.a.) Bera Bera 22 (13+9): Temprano, Castro, Menéndez, Elorza (2), Pinedo (2), Núñez (2), Ederra (4), Ana Martínez (4), Ziarsolo (3), Etxeberria (3), Arrojeria (2), Arizaga. Epaileak: Óscar Raluy eta Ángel Luis Sabroso (Kanariarrak) Kanporatuak: Haridian Rodríguez, Almudena Rodríguez (2), María González eta y Paco Santana entrenatzailea 59. Min. Bera Beratik Núñez, Pinedo eta Menéndez. Partzialak: 2-4, 5-4, 7-8, 9-10, 10-13, 13-13 –atsedenaldia- 16-14, 19-15, 20-16, 22-16, 25-18 eta 27-22.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores