Bera Bera

Select your language

Nitsan Dunay eta Maitane Etxeberria deialdian sartuta, Uxue Ezkurdiaren ordez, hasi du gaur Bera Bera Eskubaloiak Bilbotik Kanarietara Madriletik egin behar duen bidaia. Gipuzkoarrek lau puntuko aldea dute Rocasarekiko, biharko aurkaria, egun hirugarren sailkatua. Ondorioz, partida erabakiorra da. Horregatik, jokoan diren bi puntuaz gain, gol average delakoa kontutan hartzekoa da. Bera Berak 25-21 irabazi zuen Bidebietan eta alde izatea sailkapenean balizko puntu bat gehiago suposatzen du. Partida Óscar Raluy y Ángel Luis Sabroso kanariarrek zuzenduko dute, pasa den urtarrilean Danimarka eta Frantziak Eurokopako finaleko epaileak. Bera Bera “Ligako erasorik onenari aurre egiten saiatuko da”. Rocasak Trojaola galdu du datozen asteetarako eta bere ordez Peña edo Albadalejo arituko dira. Imanol Álvarez entrenatzaileak “defentsa ona egitea” espero du eta eraso jokoari “lasaitasunarekin heldu aukera onenak aurkitze aldera”. 2010 eta 2011 urteetako porroten ostean –bietan Rocasak 30 gol baino gehiago-, azkeneko bi urtetan Bera Berak 22 eta 20 goletan utzi dituzte kanariarrak (22-33) eta (20-26). Azken emaitza honekin, gipuzkoarrak lidergoan kokatu ziren partida ostean jardunaldi horretan hirugarrenak izanik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores