Mecalia Guardés Ligatik kanpo uztea (larunbata, Bidebieta 19etan)
Bera Berak eskubaloiko emakumeen ligako bigarren itzuliari helduko dio bihar larunbata (19etan) Bidebietan Mecalia Atlético Guardés hartuz -Gregorio Muro (Madril) eta Alfonso Rodríguez (Valentzia)-.
Donostiarrak lidergoan sendo dira galiziarekiko sei puntuko aldearekin, ondorioz, Bera Berak garaipena eskuratuz gero Mecalia Atlético Guardés taldeari Liga urrundu aldera. Joaneko partidan, Imanol Álvarezen debutean, Bera Bera 16-23 nagusi izan zen Manu Etayo nafarraren taldearen aurrean, etxetik kanpo azkeneko norgehiagokak galdu dituena, Valentzian (24-19) eta lehengo larunbatean Castelldefelsen (25-24). Halere, kalitate handiko jokalariak dituzte Alesia Kurchankova, Estela Doiro edo Vanesa Amorós, besteak beste.
Bestetik, Bera Beran nobedadea Eli Pinedo izango da, eskuin iztarren izandako kolpea ia ahaztuta. Gipuzkoarrek Cleba Leonen aurka egindako jokuari heldu nahi diote, Ana Martínez eta Adriana Castro taldera itzuli ziren partidan.
EHFko final-zortzirenak, Rocasa eta Elche Mustang taldeak direnak, jardunaldia aurreratu du. Kanariarrek gol bakar batez irabazi zioten Castelldefelsi eta elxetarrek Alcobendasen galdu zuten (35-31). Ondorioz, egun Helvetia Alcobendas donostiarrekiko puntu batera jarri da eta Rocasa, bietara.
Bigarren itzuliari begira, Bera Berak abonamendu berezia atera du, sei partida ikusi ahal izango helduek 28 eurotan, bihartik maiatzaren 10era bitartean.