Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Imanol Álvarez pozik dago lehenengo itzulian bere taldeak egin duen lanarekin baina antzematen du “hobeto joka genezake eta hasieran genituen helburuak betetzeko”. Lider sailkapenean egon arren, Alcobendas baino puntu bat gehiago eta Rocasarekiko bi –Europako partidek aurreratu dute jardunaldia- Ermuko entrenatzaileak ohartarazi du “gure alde dago atera dugun abantaila baina bestetik, etxetik kanpo partida bat gehiago dugu bigarren itzulian”. Orain arte emandako emaitzekin gustora dagoela dio, nahiz eta oraindik Alacanteko porrotak mina ematen duen, halere, “partida batean horrelako egoerei nola heldu badakigu orain” azpimarratzen du. Halere, adi dago partida estuak heldu direlako. “Aste hauek garrantzitsuak izango dira –Guarés hartuko du bihar eta Kanarietan Rocasaren aurka datorren larunbatean- sailkapena argituko dutenak baina ezer erabakita utziko dutenak”. Gaur egun Liga nola dagoen ikusirik, “etxetik kanpo irabaztea oso zaila da”. Bere taldea “ondo ikusten du eta fisikoki ere bai”. Mar Alicanteren aurkako porrota ostean, Cleba Leónen aurrean, “une askotan gauzak ondo egin genituen, aurretik prestatu bezala, ondo datorkiguna”. Eta ziur da “taldea oso lehiakorra delako partida garrantzitsuei heltzeko”. Lesionaturik dauden jokalariei inguruan, “Nitsan Dunay eta Vero Cuña taldearekin entrenatzen ari dira; Yamiley atezainak berriro mina du bizkarrean eta Eli Pinedo larunbatean izango da”. Ligako gakoaz galdeturik, Imanol Álvarezek onartzen du “txapelketa etxetik kanpo jokoan izango dugu, ondorioz, lan asko egin beharko dugu Bidebietatik kanpo zazpi partida horiek irabazteko”. Baina era berean, dio “bere esku duen talde bakarra gara eta hortaz baliatu behar dugu”. “Guretzako etxetik kanpoko partidak zailak badira ere, gure aurkarientzat ere bai”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores