Bera Bera

Select your language

Lehengo larunbatean 2013-14 denboraldiko lehenengo itzuliari amaiera jarri zitzaion Bera Bera lider dela, hiru puntuko aldea Helvetia Alcobendas bigarrenarekiko, lau Rocasarekiko eta sei Mecalia Atlético Guardésekiko. Jokaturiko hamahiru partidetatik hamabi irabazi ditu, hau da, garai honetan iaz baino puntu bat gehiago eskuratu du, aurkariekiko aldea gehituz. Ondorioz, 24 puntuekin historiako lehenengo itzuli hoberena burutu berri du. Iaz bezala, donostiarrek etxea zazpi partida jokatu dituzte eta kanpoan, sei. Gipuzkoarrek Elxen galdu zuten eta A Guardan berdindu eta aurten Alacanten jaso dute porrota bakarra. Aurkariekiko, Bera Berak Bidebietan hartu ditu Helvetia Alcobendas (36-22) eta Rocasa (25-21), ondorioz, hauek eta Porriño eta Elx izango dira teorian irteera zailenak bigarren itzulian, talde hauek sailkapenean aurreneko sei artean daudelako. Reyes Carrereren lekukoa Imanol Álvarez entrenatzaileak hartu zuen. Egungo Bera Beraren ezaugarri nagusienetarikoa defentsa da, gol gutxien jasotzen duen taldea izaten jarraitzen du baina bataz bestekoa bi goletan jaitsi du, hau da, partidako 20 baino gutxiago uzten ditu eta ia ez dago alderik Bidebietan eta etxetik kanpo. Gola egiteko garaian, Bera Berak 372 daramazki –partidako 28,6 – iaz baino ia hiru gol gutxiago eta Rocasa –bederatzi gehiago- eta Helvetia Alcobendas –sei gehiago- aurretik ditu, iazko zenbakiak errepikatu dituztenak. Eli Pinedo da golegile nagusiena (69) eta ondoren Matxalen Ziarsolo (54), Maitane Etxeberria (36), Elorza (33), Castro (29), Núñez (24), Arizaga (21), Ederra (29), Menéndez (18), Martínez (17), Arrojeria (12), Ezkurdia (11), Dunay (8) eta Temprano (1). Denboraldiko lehenego itzuliaren beste ezaugarri bat partida uholdea izan da, dagoeneko 20 jokatu ditu. Superkopa eta Championseko multzoen fasearekin Bera Berak 17 partida jokatu zituen iraila eta azaro bitartean, ligako 10, Championseko sei eta Superkopan Rocasa 25-24 gainditu zuen. Imanol Alvarezek plantilla motza izanda gainera, hasieratik ezin izan du Vero Cuña deitu –taldearekin entrenatzen hasi da-, irailaren amaieratik Yamiley galdu du, Ana Martinez hiru hilabete, Adriana Castrok hiru partida eta Nitsan Dunayk –taldearekin dago-, lau. Egoera honen aurrean, gazteriaren ekarpena azpimarratzekoa izan da, Alba Menéndez eta Arizagatik hasita, Etxeberria, Arrojeria, Ezkurdia eta María Akuña atezaina barne.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores