Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak aise mendean hartu du Cleba León (30-16) gaur arratsaldean Bidebietan lehenengo itzulia borobilduz, lidergoa sendotzeko Helvetia Alcobendas bigarrenari hiru eta Rocasari lau puntuko aldeaz, Etxebarrin eta Kordoban gol bakar batez nagusi izan direnak. Madrildarrak zerrendaburu izango dira Kopako zozketan Bera Berarekin batera, ondorioz, balizko finalean baino ez dute elkar ikusiko. Lehenengo itzulia behin itxita Koparako txartelak banatzen dira eta jardunaldiak zazpi eta hamargarren postuetan lau talde berdinduta utzi ditu, Zuazo Barakaldo –Valentzian berdindu du- eta Mar Alicanteren mesederako. Azkeneko bi jardunaldietan, Bera Berari eta Valladoliden garaipenei esker jaitsiera postuetatik zortzigarren izatera pasatu da alacanteko taldea. Bera Berak gaur ez zituen sorpresarik nahi ez abiadura bizian irten da, hasierako jokaldietan akatsak egin ditu baina markagailuan eroso sentidu denean ez du zalantzarik utzi. Pinedoren baja izanda, Imanol Álvarezek Arizaga sartu du 6-0 defentsan erasoan Arrojeria sartu da eta bestetik, Núñezek Ederrari utzi dio lekua. Usurbilgo zentralak erasoari erritmoa eman dio eta, era berean, defentsak eta Ana Tempranoren geldiketak korrika egiteko aukera eman die donostiarrei. Ziarsoloren hiru golei esker aurreneko abantaila eman du (8. min., 5-2). Bera Bera bikain aritu da sei metroetan, hegaletan zein pibote lanetan eta bere defentsa gaindiezina izan da Cleba Leonen taldearentzat, Ana Temprano ere gainditzeko arazoak zituena. María Prieto izan da asmatzen ia bakarra. Lehenengo zatian Ziarsolo eta Etxeberria hegaletan –aurreneko 30 minutuak jokatu dituzte- eta Núñezen artean hamar gol sartu dituzte eta bigarrenean Castro, Elorza –pibotean- Ederra eta Núñezen artean beste horren beste. Ezker sorbaldan izandako lesioa hiru hilabete bete direnean, 20. minutu aurretik Ana Martínez itzuli da pistara eta segituan sartu du bere lehenengo gola. Bigarren zatian, Ezkurdia eta Castro Ziarsolo eta Etxeberria ordezkatu dituzte eta Menéndezek Elorzaren lana defentsan bi kanporaketa baitzituen. Partidak aurreneko zatiari ikusitako heldu dio eta amaitzeko hamar minutu falta zirela María Akuña atezaina sartu da, gainera, lehenengo bi jaurtiketak geldituz. Ondorioz, lehenengo itzulia ezinhobeto itxi du gaur Bera Bera, konfidantza berreskuratuz partida zailak izango baititu datozen asteetan. Fitxa: Bera Bera 30, Cleba León 16 Bera Bera 30 (15+15): Temprano, Etxeberria (4), Elorza (4, 2p), Menéndez (2), Núñez (5), Arizaga eta Ziarsolo (5) –titular- Ederra (1), Arrojeria (2), Ana Martínez (3), Castro (4), Ezkurdia eta Akuña (o.a.). Cleba León 16 (7+9): Cristina González, Marina González (2), Méndez (2), de Garnica (1), Rodríguez (1), Álvarez, Caño (4, 1p) –titular- Roldán (1), Prieto (4), Alba González (1), Lozano, Ubillos, García eta Laura Gutiérrez (p.s.). Epaileak: Jesús Álvarez eta José Carlos Friera (Asturias) Kanporatuak: Elorza (2) eta Ederra Bera Beratik eta María Prieto eta Caño Cleba Leónetik. Partzialak: 3-1, 5-2, 8-3, 10-5, 13-7, 15-7 –atsedenaldia- 18-8, 20-10, 21-11, 25-11, 28-12 eta 30-16.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores