Bera Bera Eskubaloiak Ligan denboraldiko aurreneko porrota jasan du gaur Mar Alicanteren aurka 23-19 galdu baitu, batez ere ate aurrean Susi Sanchez atezainarekin topo egin duelako.
Gipuzkoarrek partida txarra jokatu dute, iaz bezala, Bidebieta partida garrantzitsua eta erabakiorra irabazi ostean hurrengo norgehiagoka aurkari zuzen baten aurren kale egin zuten. Iaz Elche Mustang gainditu ostean Valentzian galdu zuen eta aurten Alcobendas aise mendean hartu eta gero Mediterraneoan berriro galdu ditu bi puntuak.
Gipuzkoarrek 5-0 atzetik jarri dira hasi eta berehala Anabel Mateo eta Marizza Faria jokalarien golen medio. Pixkanaka pixkanaka piztu dira eta aldea murrizten Maitane Etxeberriaren bitartez (8 min., 6-3)
Pinedok berdinketa ezarri du (9-9) baina bi penalti huts egin ditu Bera Berak markagailuan aurretik jartzeko.
Mar Alicantek ordea lidergoaren aurrean gai zela frogatu du eta Marizza Faria zuzentzen asmatu du. Jaitsiera postuetan egon arren Mar Alicantek azkeneko lau partidetatik hiru irabazi ditu eta gainera gaur Susi Sánchez atezainak asmatu egin du.
Patri Elorzak berdindu du partida atsedenaldian (12-12) erlojua gelditurik baina bigarren zatia Bera Bera oso gaizki ibili da erasoan, penaltiz ere huts egin du –partida osoan, lau-. Zati honetan gol bat sartu du hamabost minutuetan eta hiru, 20 minutuetan. Ondorioz, partida amaierara hiru goleko aldea zeraman Alicantek (53 min, 19-16) donostiarrek irauli ezin izan dutena.
Partida honekin, Bera Berak hamaika partida jarraian ezarri du liga hasierako markarik onena eta azken porrota 2013ko martxoan izan zenez Valentzian, segidan 17 egin ditu.
Alcobendas, Mecalia Guardés eta Rocasak etxean irabazita gipuzkoarrekiko aldea murriztu dute eta Liga honetan pista guztietan adi egon behar dela agerian gelditu da.
Fitxa: Mar Alicante 23, Bera Bera 19
Mar Alicante 23 (12+11): Susi Sánchez, Andreu (2), Anton (3), Faria (6), Galindo, Mateo (6), Tobiansen (1), Vicente (5), Ivorra, Marti, Estevez, Moreno, Zhukova.
Bera Bera 19 (12+7): Temprano, Etxeberria (4), Elorza (2), Núñez, Menéndez, Pinedo (4), Ziarsolo (2), Arizaga (3), Ederra (2), Ezkurdia eta Arrojeria (2).
Epaileak: Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro (Madrid)
Kanporatuak: Andreu eta Mateo Mar Alicantetik eta Elorza, Núñez eta Ederra Bera Beratik.
Partzialak: 5-0, 7-4, 9-6, 10-9, 11-10, 12-12 –atsedenaldia- 14-13, 15-13, 16-13, 18-15, 19-16 eta 23-19.