Alacantera, boladari jarraipena ematera
Bera Bera Eskubaloia gaur goizean abiatu da Bidebietatik Alacantera, bihar ligako hamabigarren jardunaldiari ekiteko, garaipen boladarekin jarraitzeko asmoz eta ondorioz atzean dituen taldeak bi partidatara baino gehiago mantentzeko.
Mar Alicante izango du Bera Berak aurrean bihar larunbata, arratsaldeko 20etan San Agustin ikastetxeko pistan jokatuko den partidan (Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro, Madrid).
Gaur goizean David autobusera bueltatu dira donostiarrak ia hiru hilabete ostean. Orduan Castelledefels izan zen Norvegiara Championsa Larviken aurka jokatu aurretik. Halere, hurrengo hilabeteetan ordu dexente emango dituzte, izan ere, Bera Berak gaurtik maiatzera bitartean zortzi bidai (eta Kopa) izango ditu.
Sailkapenak eta egutegiak eraman ditu Bera Bera egun jaitsiera postuetan diren Mar Alicante eta Cleba Leonen aurka jokatzera. Castelldefels eta Adesal taldeekin sei puntuekin berdinduta, Alcanteko taldearen egoera harrigarria da, ia beti borrokatu baititu norgehiagokak amaiera arte (sei partidatan lau goleko baino gutxiago izan da aldea) eta azkeneko lau partidetatik hiru irabazi ditu.
Mar Alicante da, Cleba Leon eta Kukullaga ostean, gol gutxien sartzen duen hurrengo taldea (partidako 23,6) baina gol beheko taldeen artean gol gutxien jasotzen duena ere bai (partidako 25,9). Anabel Mateo alboko jokalaria da golegile nagusiena, partidako zazpi golekin.
Gaurko bidai luze ostean, Bera Berak bihar goizeko 11etan entrenaldi saioa burutuko du. Taldearekin doa Ana Martínez, medikuak alta eman dion arren jokatuko ez duena. Elxetarrak ilusio handia du eta asteartean taldearekin normalitate osoarekin entrenatuko da.