Arriadan joko du Matxalen Ziarsolok Union Artesanarekin
Bera Bera Eskubaloiak 2013an egindako urte borobila aitortze aldera, Gipuzkoako kirolean tripletea lortzen den aurreneko aldiz, hori dela eta Union Artesana Elkarteak kluba gonbidatu du Tanborradan parte hartzeko.
Horrela, Bera Beraren ordezkari gisa Matxalen Ziarsolo agertuko da. Elkarteak ere Errealeko belar hockey taldeko Maite Azkoaga, Berrehun urteko ekitaldien koordinatzaile Txuri Aranburu eta Emma García telebistazko aurkezleak egindako lana txalotu nahi du eta, ondorioz, Bera Berako kapitainak hauekin joku du arriadan.
Unión Artesana Elkarteak Zuloaga plazara 21etan iristeko asmoa du eta ostean, 31 de Agosto, Mari, Ángel, Fermín Calbetón, San Jerónimo, Boulevard, Aldamar, Sarriegui, San Jerónimo eta Konstituzio plazara iritsiko da arriadari heltzeko.