Bera Berak larunbatean bildutako 1.568 euro eman dizkio elkarteari
Trintxerpeko kaltetuen elkartearen eskuetan jarri du Bera Bera Eskubaloiak lehengo larunbatean Bidebietan Bera Bera eta Helvetia Alcobendas taldeen arteko partidan bildu ziren 1.568 euro.
Bera Bera Eskubaloiaren izenean, Tati Garmendia eta Verónica Valverdek dirutza eman diete Juan Jesús Neira, Mari Carmen Mogilnicki eta Izaskun Barbier koordinakundeko ordezkariei, sarreren salmentan eta jokalariek sinatutako baloi baten zozketaren bidez jasotakoa, alegia.
Elkarteko ordezkariek eskertu dute Bera Beraren ekarpena, horrelako elkartasun bideak bizirik mantentzearen garrantzia onartuz.
Argazkian: Mogilnicki, Garmendia, Barbier, Neira eta Valverde.